[itzul] erabil dezaket ala erabili dezaket
sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es
sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es
Al, Abe 16, 07:47:47, CET 2013
Gramatikaren arabera aditz oina beti erabili behar da ahalerekin, subjuntiboekin eta aginterarekin. Aldiz, egun, ikusten da aditz oinaren erabilera desagertu egin ohi dela partizipioaren onurarako, bai kazetari bai idazle batzuen kasuetan, eta nahiz niri beti pena ematen didan forma baten galera, eta askozaz ere ederrago iruditzen zaidan "ikus dezadan" "ikusi dezadan" baino, lehenengoa batez ere iparraldeko euskaran erabilia dena, erabilerak esango du. Hori bai, momentuz, gramatikak ez du galera hori aldezten.
Izan ondo
De: Joxe Mari Berasategi [mailto:jxmbera a bildua euskaltel.net]
Enviado el: sábado, 14 de diciembre de 2013 20:03
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] erabil dezaket ala erabili dezaket
2013/12/14 15:58(e)an, nerea(e)k idatzi zuen:
Kaixo
Galdera bat, erabil dezaket ala erabili dezaket? Biak al daude ondo?
Eskerrik asko
Nerea
Euskaltzaindiak aditzoinen forma bai, baina ez du, nonbait, erabaki, noiz erabili.
Begira zer dioten beheko testuetan.
Ondo bizi,
Joxe Mari Berasategi
Gasteiz
EIMAren Estilo Liburuaren zazpigarren atala:
MORFOSINTAXIAREN INGURUKO ZALANTZAK ETA ARGIBIDEAK
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-euskcont/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/MORFOSINTAXIA_PDFa.pdf <http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-euskcont/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/MORFOSINTAXIA_PDFa.pdf>
205. or.
9.3.1. Aditzoinen forma
Euskaltzaindiak erabaki bat emana du (28. araua), aditzoinen formari buruz. Ez du esaten aditzoina noiz erabili, baizik eta kasuan kasuko aditzoinak zer forma duen.
206. or.
9.3.2. Aditzoina noiz (oro har)
Euskaltzaindiak ez du arautu noiz erabili behar den aditzoina. Hala ere, joera hau nagusitu da euskara batuaren garaian, oro har:
a) Ahalerazko, subjuntiboko eta aginterazko aditz laguntzaileekin rabiltzen da aditzoina:
«eros ezazu», «eros dezala», «eros dezake»; «sar dezakezu», «sar dadin», «sar ezazue»...
IVAPen Estilo Liburua
http://www.euskadi.net/contenidos/informacion/bibl_digital/es_documen/adjuntos/estiloliburua.pdf
88. or.
Har(tu) dezan, dezake, ezazu
Subjuntiboan, ahaleran eta aginteran zer erabili? Aditzoina ala partizipioa? Euskaltzaindiak oraindik ez du araurik eman honen gainean; beraz, bi aukera dira zilegi. Nolanahi ere den, aditzoina erabiltzea erabakitzen baduzu, kontuan har Euskaltzaindiak arautu dituela, dagoeneko, aditzoinen formak.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131216/1a9dc5dd/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago