[itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
Jabier Zabaleta
euskara a bildua oriokoudala.com
Ast, Ots 7, 14:57:58, CET 2013
Arrauneko eta piraguismoko teknifikazio zentro bat zabalduko dute aurki Orion (non bestela? :-)
Inaugurazioaren bezperatan gaude eta bataiatu egin nahi dugu kreatura.
Zalantzatan nabil zer ote dugun egokiago zentroa izendatzeko: 'Arraun etxe' ala 'Arraun etxea'.
Egingo nuke 'Arraun etxea' gozoago sartzen zaigula belarritik; baina badu bere 'ajea' ere: laster ginateke 'Arraun Etxeako programazioa' eta horrelakoak irakurtzen eta, are okerrago, entzuten (!).
'Arraun etxe', berriz, libre da arrisku horretatik; baina ezin, ba, ebitatu arrotz samar sentitzea.
Argi pixka bat emango al didazue, bide egokia aukeratzeko?
Ondo-ondo bizi.
Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com
943 830 346 --> 8
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130207/ba24e95c/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago