[itzul] dialektologia eta itzulpengintza
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Ots 7, 16:10:14, CET 2013
Euskalkian ederto. Kalterik ez duelako egiten, on egiten duelako eta Euskaltzaindiak ere onartzen duelako. Batuan ere ondo, hala ere. Zertaz den ere izango da kontuan hartzekoa.
Argi ikusten dudana da, euskalkiak gehiegikeriaz baztertu ditugula.
Beste alde batetik, "bertako euskalkian" esaten duzuenean, kontuan izan ahozko hizkera ez dela bertako euskalkia. Hizkuntza idatziak, nahiz eta euskalkia izan, estadarizazioa behar duela.
Horri buruz, Itzul-en 2008ko ekainaren 18an idatzi nuen zerbait "Transkribaketak" hizpidean:
"Ahozkoa/Idatzia eta Euskalkia/Batua aldagaiak gurutzatuta lau aukera ditugu:
AHOZKO EUSKALKIA Euskalki idatzia
Ahozko batua BATU IDATZIA
Askorentzat, ostera, letra larriz jarri ditudanak baino ez dira existitzen. (Zergatik gertatzen den hori, alfabetatze/hezkuntza prozesuaren gabeziez eta bestez hitzaldi bat egin nuen 2001eko udazkenean Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldi batzuetan. Ez dakit inon argitaratu den). Kontua da oso larria dela gaur egun egiten den transposizio bikoitza: ahozkotik idatzira (baina hizkuntza aldaera mantenduz) edota euskalkitik batura (baina ahozko edo idatzizko erregistroa mantenduz)pasatu beharrean, bi urratsak batean sartu eta ahozko euskalkitik batu idatzira pasatzen baino ez dakigula baitirudi, edota bestela transkripzio ia-ia fonetikoa egitera mugatzen gara, ahozkoa bere hartan idatziz alegia. Eta hori ez da zuzena. Hori okerra da, eta oker handia.
Ahozko euskara batua (cf. Euskaltzaindiaren 87. araua) eta euskalki estandar idatzia (cf. Euskaltzaindiaren 137. araua) erreibindikatzen ditut. Are azpieuskalki idatzia ere, ahozko azpieuskalkiaren transkripzio egokia egiteko (baina euskaki edo azpieuskalki idatzi horiek ez daukate zerikusirik fonetismoarekin, ez transkripzio fonetikoekin, ez ahozko hizkeraren ezaugarriekin, ez ixa-keriekin, ez...: alegia, 'mendia' horrela idazten dela nahiz eta ahoz -ixa, -ija, -ije -iya, -ie, -ii edo beste zerbait ahoskatu). Euskalkiaren (edo azpieuskalkiaren) ezaugarriak ez ditugu nahastu behar ahozko hizkeraren ezaugarriekin, ezta ingurune jakin bateko ahozko hizkeraren ezaugarriekin ere. Askok uste dute "mendixa" idaztea dela euren euskalkiaren ezaugarri nagusia, eta, izatekotan, ahozko hizkerarena da ez euskalki idatziarena.
Beste gauza bat da ahoskera bera denean garrantzitsuena edo transmititu nahi dena, mezua barik. Orduan metahizkuntzaz ari gara, ez hizkuntza idatziaz. Beraz, bereiz ditzagun transkripzio fonetikoak eta ahozkotik idatzirako transkripzio arruntak, eta, jakina, euskalkitik batura aldatzea, hiru gauza guztiz ezberdin baitira.
Jon"
"Dialektologia eta itzulpengintza" hizpidea, aspaldiko mezuetan aurkitu eta erantzutea otu zait, berandu izanda ere.
Jon Agirre
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Maider Uriarte
Bidaltze-data: miércoles, 29 de abril de 2009 12:59
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] dialektologia eta itzulpengintza
Kaixo!
Itzulpengintzako bi ikasle gara eta "Dialektologia eta Itzulpengintza" gaiari buruzko lan bat egiten ari gara. Itzultzaile profesionalak zaretenez interesgarria iruditzen zaigu zuen iritzia, beraz:
- Zelan itzuliko zenukete Aretxabaletako (adibidez) herritar guztiei zuzendutako dokumentu bat? Batuan edo bertako euskalkian? Zergatik?
MIla esker!!!!
Lur eta Maider
-------------- hurrengo zatia --------------
Txertatutako mezua ezabatuta...
Nork: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Gaia: Re: [itzul] Transkribaketak
Data: Wed, 18 Jun 2008 12:29:48 +0100
Tamaina: 6306
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130207/a958dff2/attachment.mht>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago