[itzul] [SPAM]: Re: Arraun etxe ala Arraun etxea?

edurne.alegria a bildua luxinet.fr edurne.alegria a bildua luxinet.fr
Al, Ots 11, 19:10:32, CET 2013


Badakit berandu xamar nabilela, baina badaezpada ere begira ezazue lotura
hau:

http://www.scribd.com/doc/81153190/Errotulazioa-euskaraz-2011-euskaraz

Nik beti entzun dut errotulazioan artikulua ematen dela (Arraun etxea) baina
KASU!!! horrek ez du esan nahi gero ez dela normal deklinatzen: beraz
"Arraun etxeko- arraun etxera - arraun etxetik" (eta ez *arraun etxeako,
*etxeara, *etxeatik askotan ikusten dugun bezala: hala nola
*EuskaltzaindiAKO eta antzeko horripilantziak...) .

Edurne Alegria


  -----Original Message-----
  From: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com]
  Sent: lunes, 11 de febrero de 2013 10:01
  To: ItzuL
  Subject: [SPAM]: Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?


  Erantzun soka polita ekarri du joan den ostegunean egin nuen galderak :-)


  Denak arretaz irakurri eta gero, erabaki dugu honela 'bataiatuko' dugula
gure teknifikazio zentro dontsu hori:


  ARRAUNETXE
  arraunketako eta piraguismoko teknifikazio zentroa


  Askok esan du lehen, baina esan dezadan nik ere: benetako luxua da
horrelako foro bat izatea,  horrenbeste jende prestuz osatua, beti
laguntzeko gogoz.


  Eskerrik asko denoi!



  Ondo-ondo bizi.


  Jabier Zabaleta
  Orioko Udaleko euskara teknikaria
  euskara a bildua oriokoudala.com
  943 830 346 --> 8


  El 11/02/2013, a les 09:33, "jon-agirre a bildua ej-gv.es" <jon-agirre a bildua ej-gv.es> va
escriure:


    Izena gehi deskribatzailea jartzekotan, zer esanik ez, ‘Arraun Etxe
arraunketako eta piraguismoko teknifikazio zentroa’ zuzena eta egokia dela.
Are gehiago, horrela jarrito nuke, –a gabe, letra larriz izena eta letra
xehez deskribatzailea (Joxe Marik esandakoak garantiza du). Hasierako
mezutik ‘Harategi/Harategia’ bezalako zalantza zegoela ulertu nuen, ez
‘Agirretxe/Agirretxea harategia’ bezalakoa. Ondorengo mezuak irakurrita
argitu zait kontua.

    Jon



----------------------------------------------------------------------------

    Nork: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
    Bidaltze-data: jueves, 07 de febrero de 2013 15:34
    Nori: itzul a bildua postaria.com
    Gaia: Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?


    Gero akatsik ez egiteko, akatsa orain egitea ez da bide, eta bidea ere
ez.

    Jon Agirre



----------------------------------------------------------------------------

    Nork: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com]
    Bidaltze-data: jueves, 07 de febrero de 2013 14:58
    Nori: ItzuL
    Gaia: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?


    Arrauneko eta piraguismoko teknifikazio zentro bat zabalduko dute aurki
Orion (non bestela? :-)

    Inaugurazioaren bezperatan gaude eta bataiatu egin nahi dugu kreatura.

    Zalantzatan nabil zer ote dugun egokiago zentroa izendatzeko: 'Arraun
etxe' ala 'Arraun etxea'.

    Egingo nuke 'Arraun etxea' gozoago sartzen zaigula belarritik; baina
badu bere 'ajea' ere: laster ginateke 'Arraun Etxeako programazioa' eta
horrelakoak irakurtzen eta, are okerrago, entzuten (!).

    'Arraun etxe', berriz, libre da arrisku horretatik; baina ezin, ba,
ebitatu arrotz samar sentitzea.

    Argi pixka bat emango al didazue, bide egokia aukeratzeko?

    Ondo-ondo bizi.

    Jabier Zabaleta
    Orioko Udaleko euskara teknikaria
    euskara a bildua oriokoudala.com
    943 830 346 --> 8


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130211/2a3ee57e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago