[itzul] dialektologia eta itzulpengintza

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Ast, Ots 7, 16:57:32, CET 2013


Bada euskaltzain oso bat, oso ezaguna (barka, baina ez dut hemen izena
emango), holako galderen aurrean hau erantzun ohi duena:

- Tu, el cartel anunciador de las fiestas de Triana, en Sevilla, ¿cómo lo
escribirías? ¿En castellano batua o en sevillano?

Eta gero, bere buruari erantzun ohi dio:
- En Triana ni se les pasa por la cabeza la pregunta, y no por eso dejan de
ser de Triana, ni dejan de hablar en sevillano. Gu, berriz, horrelakoekin
ari gara hemen.

Ni ez naiz hain "erradikala", eta Euskal Herria ez da Triana. Ados, baina
haren galdera gogoan erabili behar genuke, badaezpada (small is beatiful,
baina txikitasuna ez da txikikeria; ezta txokotasuna txokokeria ere).
Gainerakoan, ados Jonekin, euskalki estandar idatzien beharraz.

Alfontso
(Uf, ni ez naiz polemikazalea. Ez dakit ez ote zaidan damutuko mezua
idatzia)

2013/2/7 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>

> Euskalkian ederto. Kalterik ez duelako egiten, on egiten duelako eta
> Euskaltzaindiak ere onartzen duelako. Batuan ere ondo, hala ere. Zertaz den
> ere izango da kontuan hartzekoa.
>
> Argi ikusten dudana da, euskalkiak gehiegikeriaz baztertu ditugula.
>
> Beste alde batetik, "bertako euskalkian" esaten duzuenean, kontuan izan
> ahozko hizkera ez dela bertako euskalkia. Hizkuntza idatziak, nahiz eta
> euskalkia izan, estadarizazioa behar duela.
>
> Horri buruz, Itzul-en 2008ko ekainaren 18an idatzi nuen zerbait
> "Transkribaketak" hizpidean:
>
> "Ahozkoa/Idatzia eta Euskalkia/Batua aldagaiak gurutzatuta lau aukera
> ditugu:
>
> AHOZKO EUSKALKIA        Euskalki idatzia
> Ahozko batua    BATU IDATZIA
>
> Askorentzat, ostera, letra larriz jarri ditudanak baino ez dira
> existitzen. (Zergatik gertatzen den hori, alfabetatze/hezkuntza prozesuaren
> gabeziez eta bestez hitzaldi bat egin nuen 2001eko udazkenean
> Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldi batzuetan. Ez dakit inon argitaratu
> den). Kontua da oso larria dela gaur egun egiten den transposizio bikoitza:
> ahozkotik idatzira (baina hizkuntza aldaera mantenduz) edota euskalkitik
> batura (baina ahozko edo idatzizko erregistroa mantenduz)pasatu beharrean,
> bi urratsak batean sartu eta ahozko euskalkitik batu idatzira pasatzen
> baino ez dakigula baitirudi, edota bestela transkripzio ia-ia fonetikoa
> egitera mugatzen gara, ahozkoa bere hartan idatziz alegia. Eta hori ez da
> zuzena. Hori okerra da, eta oker handia.
>
> Ahozko euskara batua (cf. Euskaltzaindiaren 87. araua) eta euskalki
> estandar idatzia (cf. Euskaltzaindiaren 137. araua) erreibindikatzen ditut.
> Are azpieuskalki idatzia ere, ahozko azpieuskalkiaren transkripzio egokia
> egiteko (baina euskaki edo azpieuskalki idatzi horiek ez daukate
> zerikusirik fonetismoarekin, ez transkripzio fonetikoekin, ez ahozko
> hizkeraren ezaugarriekin, ez ixa-keriekin, ez...: alegia, 'mendia' horrela
> idazten dela nahiz eta ahoz -ixa, -ija, -ije -iya, -ie, -ii edo beste
> zerbait ahoskatu). Euskalkiaren (edo azpieuskalkiaren) ezaugarriak ez
> ditugu nahastu behar ahozko hizkeraren ezaugarriekin, ezta ingurune jakin
> bateko ahozko hizkeraren ezaugarriekin ere. Askok uste dute "mendixa"
> idaztea dela euren euskalkiaren ezaugarri nagusia, eta, izatekotan, ahozko
> hizkerarena da ez euskalki idatziarena.
>
> Beste gauza bat da ahoskera bera denean garrantzitsuena edo transmititu
> nahi dena, mezua barik. Orduan metahizkuntzaz ari gara, ez hizkuntza
> idatziaz. Beraz, bereiz ditzagun transkripzio fonetikoak eta ahozkotik
> idatzirako transkripzio arruntak, eta, jakina, euskalkitik batura aldatzea,
> hiru gauza guztiz ezberdin baitira.
>
> Jon"
>
> "Dialektologia eta itzulpengintza" hizpidea, aspaldiko mezuetan aurkitu
> eta erantzutea otu zait, berandu izanda ere.
>
> Jon Agirre
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> Noren izenean: Maider Uriarte
> Bidaltze-data: miércoles, 29 de abril de 2009 12:59
> Nori: itzul a bildua postaria.com
> Gaia: [itzul] dialektologia eta itzulpengintza
>
> Kaixo!
>
> Itzulpengintzako bi ikasle gara eta "Dialektologia eta Itzulpengintza"
> gaiari buruzko lan bat egiten ari gara. Itzultzaile profesionalak zaretenez
> interesgarria iruditzen zaigu zuen iritzia, beraz:
> - Zelan itzuliko zenukete Aretxabaletako (adibidez) herritar guztiei
> zuzendutako dokumentu bat? Batuan edo bertako euskalkian? Zergatik?
>
> MIla esker!!!!
>
> Lur eta Maider
>
>
>
>
>
>
> ---------- Mensaje reenviado ----------
> From: jon-agirre a bildua ej-gv.es
> To: itzul a bildua postaria.com
> Cc:
> Date: Wed, 18 Jun 2008 12:29:48 +0100
> Subject: Re: [itzul] Transkribaketak
> Ahozkoa/Idatzia eta Euskalkia/Batua aldagaiak gurutzatuta lau aukera
> ditugu:
>
> AHOZKO EUSKALKIA        Euskalki idatzia
> Ahozko batua    BATU IDATZIA
>
> Askorentzat, ostera, letra larriz jarri ditudanak baino ez dira
> existitzen. (Zergatik gertatzen den hori, alfabetatze/hezkuntza prozesuaren
> gabeziez eta bestez hitzaldi bat egin nuen 2001eko udazkenean
> Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldi batzuetan. Ez dakit inon argitaratu
> den). Kontua da oso larria dela gaur egun egiten den transposizio bikoitza:
> ahozkotik idatzira (baina hizkuntza aldaera mantenduz) edota euskalkitik
> batura (baina ahozko edo idatzizko erregistroa mantenduz)pasatu beharrean,
> bi urratsak batean sartu eta ahozko euskalkitik batu idatzira pasatzen
> baino ez dakigula baitirudi, edota bestela transkripzio ia-ia fonetikoa
> egitera mugatzen gara, ahozkoa bere hartan idatziz alegia. Eta hori ez da
> zuzena. Hori okerra da, eta oker handia.
>
> Ahozko euskara batua (cf. Euskaltzaindiaren 87. araua) eta euskalki
> estandar idatzia (cf. Euskaltzaindiaren 137. araua) erreibindikatzen ditut.
> Are azpieuskalki idatzia ere, ahozko azpieuskalkiaren transkripzio egokia
> egiteko (baina euskaki edo azpieuskalki idatzi horiek ez daukate
> zerikusirik fonetismoarekin, ez transkripzio fonetikoekin, ez ahozko
> hizkeraren ezaugarriekin, ez ixa-keriekin, ez...: alegia, 'mendia' horrela
> idazten dela nahiz eta ahoz -ixa, -ija, -ije -iya, -ie, -ii edo beste
> zerbait ahoskatu). Euskalkiaren (edo azpieuskalkiaren) ezaugarriak ez
> ditugu nahastu behar ahozko hizkeraren ezaugarriekin, ezta ingurune jakin
> bateko ahozko hizkeraren ezaugarriekin ere. Askok uste dute "mendixa"
> idaztea dela euren euskalkiaren ezaugarri nagusia, eta, izatekotan, ahozko
> hizkerarena da ez euskalki idatziarena.
>
> Beste gauza bat da ahoskera bera denean garrantzitsuena edo transmititu
> nahi dena, mezua barik. Orduan metahizkuntzaz ari gara, ez hizkuntza
> idatziaz. Beraz, bereiz ditzagun transkripzio fonetikoak eta ahozkotik
> idatzirako transkripzio arruntak, eta, jakina, euskalkitik batura aldatzea,
> hiru gauza guztiz ezberdin baitira.
>
> Jon
>
>
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
> Enviado el: miércoles, 18 de junio de 2008 12:23
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: Re: [itzul] Transkribaketak
>
> Ahozko hizkera hizkera idatzira pasatu nahi duzue eta horixe da egin behar
> dena. Hizkuntza aldaera (euskalkia, batua...) ez da aldatu behar.
>
> Jon
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de garbiñe
> Enviado el: miércoles, 18 de junio de 2008 12:02
> Para: itzul a bildua postaria. com (E-mail)
> Asunto: [itzul] Transkribaketak
>
> Egun on,
>
> Orain gutxi ibili da itzul-en Zaldibarko ez dakit ze auzoko festa-egitaraua
> bertako hizkeran jaso ala ez.
>
> Antzeko gaiarekin nator.
>
> Kontua da, irrati batean hizketan aritutako pertsona baten transkribaketak
> idatziz jaso nahi ditugula. Euskara bikaina du, baina gure zalantza da hori
> transkribatzerakoan batuaz jarri behar dugun ala ez.
>
> Herriko jaietako aldizkarian ateratzeko artikulua da.
>
> Eskerrik asko
>
> Garbiñe
>
> Ordiziako Udala
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130207/6abe2abf/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago