[itzul] dialektologia eta itzulpengintza

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Ots 7, 17:00:34, CET 2013


Polemikazaletasuna eta polemikazalekeria ere ez dira gauza bera, Alfontso.

Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2013 otsaila 7 16:57):

> Bada euskaltzain oso bat, oso ezaguna (barka, baina ez dut hemen izena
> emango), holako galderen aurrean hau erantzun ohi duena:
>
> - Tu, el cartel anunciador de las fiestas de Triana, en Sevilla, ¿cómo lo
> escribirías? ¿En castellano batua o en sevillano?
>
> Eta gero, bere buruari erantzun ohi dio:
> - En Triana ni se les pasa por la cabeza la pregunta, y no por eso dejan
> de ser de Triana, ni dejan de hablar en sevillano. Gu, berriz,
> horrelakoekin ari gara hemen.
>
> Ni ez naiz hain "erradikala", eta Euskal Herria ez da Triana. Ados, baina
> haren galdera gogoan erabili behar genuke, badaezpada (small is beatiful,
> baina txikitasuna ez da txikikeria; ezta txokotasuna txokokeria ere).
> Gainerakoan, ados Jonekin, euskalki estandar idatzien beharraz.
>
> Alfontso
> (Uf, ni ez naiz polemikazalea. Ez dakit ez ote zaidan damutuko mezua
> idatzia)
>
> 2013/2/7 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
>
>>  Euskalkian ederto. Kalterik ez duelako egiten, on egiten duelako eta
>> Euskaltzaindiak ere onartzen duelako. Batuan ere ondo, hala ere. Zertaz den
>> ere izango da kontuan hartzekoa.
>>
>> Argi ikusten dudana da, euskalkiak gehiegikeriaz baztertu ditugula.
>>
>> Beste alde batetik, "bertako euskalkian" esaten duzuenean, kontuan izan
>> ahozko hizkera ez dela bertako euskalkia. Hizkuntza idatziak, nahiz eta
>> euskalkia izan, estadarizazioa behar duela.
>>
>> Horri buruz, Itzul-en 2008ko ekainaren 18an idatzi nuen zerbait
>> "Transkribaketak" hizpidean:
>>
>> "Ahozkoa/Idatzia eta Euskalkia/Batua aldagaiak gurutzatuta lau aukera
>> ditugu:
>>
>> AHOZKO EUSKALKIA        Euskalki idatzia
>> Ahozko batua    BATU IDATZIA
>>
>> Askorentzat, ostera, letra larriz jarri ditudanak baino ez dira
>> existitzen. (Zergatik gertatzen den hori, alfabetatze/hezkuntza prozesuaren
>> gabeziez eta bestez hitzaldi bat egin nuen 2001eko udazkenean
>> Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldi batzuetan. Ez dakit inon argitaratu
>> den). Kontua da oso larria dela gaur egun egiten den transposizio bikoitza:
>> ahozkotik idatzira (baina hizkuntza aldaera mantenduz) edota euskalkitik
>> batura (baina ahozko edo idatzizko erregistroa mantenduz)pasatu beharrean,
>> bi urratsak batean sartu eta ahozko euskalkitik batu idatzira pasatzen
>> baino ez dakigula baitirudi, edota bestela transkripzio ia-ia fonetikoa
>> egitera mugatzen gara, ahozkoa bere hartan idatziz alegia. Eta hori ez da
>> zuzena. Hori okerra da, eta oker handia.
>>
>> Ahozko euskara batua (cf. Euskaltzaindiaren 87. araua) eta euskalki
>> estandar idatzia (cf. Euskaltzaindiaren 137. araua) erreibindikatzen ditut.
>> Are azpieuskalki idatzia ere, ahozko azpieuskalkiaren transkripzio egokia
>> egiteko (baina euskaki edo azpieuskalki idatzi horiek ez daukate
>> zerikusirik fonetismoarekin, ez transkripzio fonetikoekin, ez ahozko
>> hizkeraren ezaugarriekin, ez ixa-keriekin, ez...: alegia, 'mendia' horrela
>> idazten dela nahiz eta ahoz -ixa, -ija, -ije -iya, -ie, -ii edo beste
>> zerbait ahoskatu). Euskalkiaren (edo azpieuskalkiaren) ezaugarriak ez
>> ditugu nahastu behar ahozko hizkeraren ezaugarriekin, ezta ingurune jakin
>> bateko ahozko hizkeraren ezaugarriekin ere. Askok uste dute "mendixa"
>> idaztea dela euren euskalkiaren ezaugarri nagusia, eta, izatekotan, ahozko
>> hizkerarena da ez euskalki idatziarena.
>>
>> Beste gauza bat da ahoskera bera denean garrantzitsuena edo transmititu
>> nahi dena, mezua barik. Orduan metahizkuntzaz ari gara, ez hizkuntza
>> idatziaz. Beraz, bereiz ditzagun transkripzio fonetikoak eta ahozkotik
>> idatzirako transkripzio arruntak, eta, jakina, euskalkitik batura aldatzea,
>> hiru gauza guztiz ezberdin baitira.
>>
>> Jon"
>>
>> "Dialektologia eta itzulpengintza" hizpidea, aspaldiko mezuetan aurkitu
>> eta erantzutea otu zait, berandu izanda ere.
>>
>> Jon Agirre
>>
>>
>> -----Jatorrizko mezua-----
>> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
>> Noren izenean: Maider Uriarte
>> Bidaltze-data: miércoles, 29 de abril de 2009 12:59
>> Nori: itzul a bildua postaria.com
>> Gaia: [itzul] dialektologia eta itzulpengintza
>>
>> Kaixo!
>>
>> Itzulpengintzako bi ikasle gara eta "Dialektologia eta Itzulpengintza"
>> gaiari buruzko lan bat egiten ari gara. Itzultzaile profesionalak zaretenez
>> interesgarria iruditzen zaigu zuen iritzia, beraz:
>> - Zelan itzuliko zenukete Aretxabaletako (adibidez) herritar guztiei
>> zuzendutako dokumentu bat? Batuan edo bertako euskalkian? Zergatik?
>>
>> MIla esker!!!!
>>
>> Lur eta Maider
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> ---------- Mensaje reenviado ----------
>> From: jon-agirre a bildua ej-gv.es
>> To: itzul a bildua postaria.com
>> Cc:
>> Date: Wed, 18 Jun 2008 12:29:48 +0100
>> Subject: Re: [itzul] Transkribaketak
>>
>> Ahozkoa/Idatzia eta Euskalkia/Batua aldagaiak gurutzatuta lau aukera
>> ditugu:
>>
>> AHOZKO EUSKALKIA        Euskalki idatzia
>> Ahozko batua    BATU IDATZIA
>>
>> Askorentzat, ostera, letra larriz jarri ditudanak baino ez dira
>> existitzen. (Zergatik gertatzen den hori, alfabetatze/hezkuntza prozesuaren
>> gabeziez eta bestez hitzaldi bat egin nuen 2001eko udazkenean
>> Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldi batzuetan. Ez dakit inon argitaratu
>> den). Kontua da oso larria dela gaur egun egiten den transposizio bikoitza:
>> ahozkotik idatzira (baina hizkuntza aldaera mantenduz) edota euskalkitik
>> batura (baina ahozko edo idatzizko erregistroa mantenduz)pasatu beharrean,
>> bi urratsak batean sartu eta ahozko euskalkitik batu idatzira pasatzen
>> baino ez dakigula baitirudi, edota bestela transkripzio ia-ia fonetikoa
>> egitera mugatzen gara, ahozkoa bere hartan idatziz alegia. Eta hori ez da
>> zuzena. Hori okerra da, eta oker handia.
>>
>> Ahozko euskara batua (cf. Euskaltzaindiaren 87. araua) eta euskalki
>> estandar idatzia (cf. Euskaltzaindiaren 137. araua) erreibindikatzen ditut.
>> Are azpieuskalki idatzia ere, ahozko azpieuskalkiaren transkripzio egokia
>> egiteko (baina euskaki edo azpieuskalki idatzi horiek ez daukate
>> zerikusirik fonetismoarekin, ez transkripzio fonetikoekin, ez ahozko
>> hizkeraren ezaugarriekin, ez ixa-keriekin, ez...: alegia, 'mendia' horrela
>> idazten dela nahiz eta ahoz -ixa, -ija, -ije -iya, -ie, -ii edo beste
>> zerbait ahoskatu). Euskalkiaren (edo azpieuskalkiaren) ezaugarriak ez
>> ditugu nahastu behar ahozko hizkeraren ezaugarriekin, ezta ingurune jakin
>> bateko ahozko hizkeraren ezaugarriekin ere. Askok uste dute "mendixa"
>> idaztea dela euren euskalkiaren ezaugarri nagusia, eta, izatekotan, ahozko
>> hizkerarena da ez euskalki idatziarena.
>>
>> Beste gauza bat da ahoskera bera denean garrantzitsuena edo transmititu
>> nahi dena, mezua barik. Orduan metahizkuntzaz ari gara, ez hizkuntza
>> idatziaz. Beraz, bereiz ditzagun transkripzio fonetikoak eta ahozkotik
>> idatzirako transkripzio arruntak, eta, jakina, euskalkitik batura aldatzea,
>> hiru gauza guztiz ezberdin baitira.
>>
>> Jon
>>
>>
>>
>>
>>
>> -----Mensaje original-----
>> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
>> nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
>> Enviado el: miércoles, 18 de junio de 2008 12:23
>> Para: itzul a bildua postaria.com
>> Asunto: Re: [itzul] Transkribaketak
>>
>> Ahozko hizkera hizkera idatzira pasatu nahi duzue eta horixe da egin
>> behar dena. Hizkuntza aldaera (euskalkia, batua...) ez da aldatu behar.
>>
>> Jon
>>
>>
>> -----Mensaje original-----
>> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
>> nombre de garbiñe
>> Enviado el: miércoles, 18 de junio de 2008 12:02
>> Para: itzul a bildua postaria. com (E-mail)
>> Asunto: [itzul] Transkribaketak
>>
>> Egun on,
>>
>> Orain gutxi ibili da itzul-en Zaldibarko ez dakit ze auzoko
>> festa-egitaraua
>> bertako hizkeran jaso ala ez.
>>
>> Antzeko gaiarekin nator.
>>
>> Kontua da, irrati batean hizketan aritutako pertsona baten transkribaketak
>> idatziz jaso nahi ditugula. Euskara bikaina du, baina gure zalantza da
>> hori
>> transkribatzerakoan batuaz jarri behar dugun ala ez.
>>
>> Herriko jaietako aldizkarian ateratzeko artikulua da.
>>
>> Eskerrik asko
>>
>> Garbiñe
>>
>> Ordiziako Udala
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130207/2f95a793/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago