[itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?

Josu Garate josugarate a bildua gmail.com
Or, Ots 8, 09:33:47, CET 2013


Erabat ados Martinekin. Argi eta garbi, eta inolako zalantzarik gabe.


<martin-rezola a bildua ivap.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila 8 09:26):

>  Nik, Jabier, “Arrraun Etxea” bai; baina gero “Arraun Etxeko”, “Arraun
> Etxetik”, Arraun Etxean”…****
>
> ** **
>
> Martin****
>
> ** **
>
>  ****
>   ------------------------------
>
> *Nork:* Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com]
> *Bidaltze-data:* ostirala, 2013.eko otsailak 8 09:25
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?****
>
> ** **
>
> 'Arraun Etxe/Arraun Etxea' izen berezia litzateke ('Ibaiertz teknifikazio
> zentroa' edo beste izen antzeko bat balitz bezala) eta, hortaz, egokitasuna
> gorabehera, ez dut uste, Jonek esan duen bezala, 'akatsa' litzatekeenik
> lehenengoa aukeratzea. Garbi dago 'Patxi harategia' errotuluak nahitaezkoa
> duela bukaerako A hori; baina hau ez da kasu bera, ezta? Hortik nire
> zalantza.****
>
> ** **
>
> Eta bai, Xabier, 'arraunketako' behar du, jakina. Hala daukagu paperetan,
> nahiz, nire mezuan, bestela eman dudan: 'Arraunketako eta piraguismoko
> teknifikazio zentroa'.****
>
> ** **
>
> Azken koxka bat ere badu izen horrek: Euskaltermek 'kanoa' ematen du
> 'piragüismo' itzultzeko, termino normalizatu/gomendatu gisa. Arraun munduko
> hemengo  jendeari oso arrotza egiten zaio, ordea, eta, oraingoz,
> 'piraguismo' erabiltzea erabaki dugu.****
>
> ** **
>
> Ondo-ondo bizi.****
>
> ** **
>
> *Jabier Zabaleta*****
>
> Orioko Udaleko euskara teknikaria****
>
> euskara a bildua oriokoudala.com****
>
> 943 830 346 --> 8****
>
> ** **
>
> El 07/02/2013, a les 16:58, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> va
> escriure:****
>
>
>
> ****
>
> Ni ere "Arraun Etxea" jartzearen alde, errotuluetan "harategiA" jartzearen
> motibo berberarengatik.****
>
>  ****
>
> Beste kontu bat: "izen luzeari" dagokionez, agian "arrauneko eta
> piraguismoko teknifikazio zentro" baino gehiago, "arraunketako..." jarriko
> nuke.****
>
> Dionisio Amundarain Sarasola<dioni a bildua facilnet.es> igorleak hau idatzi zuen
> (2013 otsaila 6 16:47):****
>
> Nik uste, zuzena Arraun Etxea dela (letra nagusiz ala baturik, ez dakit).
> Duela asko, dendetan izenak euskaraz ezartzen hasi zirenean, “Harategi”,
> “Arrandegi” eta antzekoak ikusten hasi ginen. Berehala sortu zen
> erreakzioa: tituluetan, euskaraz, -a ezartzea zela normala. Zoritxarrez ez
> dut dokumentaziorik horretaz. DIONISIO****
>
>  ****
>
> *De:* Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com]
> *Enviado el:* jueves, 07 de febrero de 2013 14:58
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?****
>
>  ****
>
> Arrauneko eta piraguismoko teknifikazio zentro bat zabalduko dute aurki
> Orion (non bestela? :-)****
>
>  ****
>
> Inaugurazioaren bezperatan gaude eta bataiatu egin nahi dugu kreatura.****
>
>  ****
>
> Zalantzatan nabil zer ote dugun egokiago zentroa izendatzeko: 'Arraun
> etxe' ala 'Arraun etxea'.****
>
>  ****
>
> Egingo nuke 'Arraun etxea' gozoago sartzen zaigula belarritik; baina badu
> bere 'ajea' ere: laster ginateke 'Arraun Etxeako programazioa' eta
> horrelakoak irakurtzen eta, are okerrago, entzuten (!).****
>
>  ****
>
> 'Arraun etxe', berriz, libre da arrisku horretatik; baina ezin, ba,
> ebitatu arrotz samar sentitzea.****
>
>  ****
>
> Argi pixka bat emango al didazue, bide egokia aukeratzeko?****
>
>  ****
>
> Ondo-ondo bizi.****
>
>  ****
>
> *Jabier Zabaleta*****
>
> Orioko Udaleko euskara teknikaria****
>
> euskara a bildua oriokoudala.com****
>
> 943 830 346 --> 8****
>
>  ****
>
> ** **
>
> ** **
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130208/dc95f45d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago