[itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?

ARAMENDI ARANA, Martin maramendi a bildua gipuzkoa.net
Or, Ots 8, 09:51:41, CET 2013


Gipuzkoako kirol federazioak dauden egoitzak Kirol Etxea du izena, eta federazio horietako bat da Gipuzkoako Piraguismo Federazioa (egoitza nagusia Kontxan dauka)  

________________________________________
De: Josu Garate [josugarate a bildua gmail.com]
Enviado el: viernes, 08 de febrero de 2013 9:33
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?

Erabat ados Martinekin. Argi eta garbi, eta inolako zalantzarik gabe.


<martin-rezola a bildua ivap.es<mailto:martin-rezola a bildua ivap.es>> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila 8 09:26):
Nik, Jabier, “Arrraun Etxea” bai; baina gero “Arraun Etxeko”, “Arraun Etxetik”, Arraun Etxean”…

Martin


________________________________
Nork: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com<mailto:euskara a bildua oriokoudala.com>]
Bidaltze-data: ostirala, 2013.eko otsailak 8 09:25
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?

'Arraun Etxe/Arraun Etxea' izen berezia litzateke ('Ibaiertz teknifikazio zentroa' edo beste izen antzeko bat balitz bezala) eta, hortaz, egokitasuna gorabehera, ez dut uste, Jonek esan duen bezala, 'akatsa' litzatekeenik lehenengoa aukeratzea. Garbi dago 'Patxi harategia' errotuluak nahitaezkoa duela bukaerako A hori; baina hau ez da kasu bera, ezta? Hortik nire zalantza.

Eta bai, Xabier, 'arraunketako' behar du, jakina. Hala daukagu paperetan, nahiz, nire mezuan, bestela eman dudan: 'Arraunketako eta piraguismoko teknifikazio zentroa'.

Azken koxka bat ere badu izen horrek: Euskaltermek 'kanoa' ematen du 'piragüismo' itzultzeko, termino normalizatu/gomendatu gisa. Arraun munduko hemengo  jendeari oso arrotza egiten zaio, ordea, eta, oraingoz, 'piraguismo' erabiltzea erabaki dugu.

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com<mailto:euskara a bildua oriokoudala.com>
943 830 346 --> 8

El 07/02/2013, a les 16:58, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>> va escriure:


Ni ere "Arraun Etxea" jartzearen alde, errotuluetan "harategiA" jartzearen motibo berberarengatik.

Beste kontu bat: "izen luzeari" dagokionez, agian "arrauneko eta piraguismoko teknifikazio zentro" baino gehiago, "arraunketako..." jarriko nuke.
Dionisio Amundarain Sarasola<dioni a bildua facilnet.es<mailto:dioni a bildua facilnet.es>> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila 6 16:47):
Nik uste, zuzena Arraun Etxea dela (letra nagusiz ala baturik, ez dakit). Duela asko, dendetan izenak euskaraz ezartzen hasi zirenean, “Harategi”, “Arrandegi” eta antzekoak ikusten hasi ginen. Berehala sortu zen erreakzioa: tituluetan, euskaraz, -a ezartzea zela normala. Zoritxarrez ez dut dokumentaziorik horretaz. DIONISIO

De: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com<mailto:euskara a bildua oriokoudala.com>]
Enviado el: jueves, 07 de febrero de 2013 14:58
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?

Arrauneko eta piraguismoko teknifikazio zentro bat zabalduko dute aurki Orion (non bestela? :-)

Inaugurazioaren bezperatan gaude eta bataiatu egin nahi dugu kreatura.

Zalantzatan nabil zer ote dugun egokiago zentroa izendatzeko: 'Arraun etxe' ala 'Arraun etxea'.

Egingo nuke 'Arraun etxea' gozoago sartzen zaigula belarritik; baina badu bere 'ajea' ere: laster ginateke 'Arraun Etxeako programazioa' eta horrelakoak irakurtzen eta, are okerrago, entzuten (!).

'Arraun etxe', berriz, libre da arrisku horretatik; baina ezin, ba, ebitatu arrotz samar sentitzea.

Argi pixka bat emango al didazue, bide egokia aukeratzeko?

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com<mailto:euskara a bildua oriokoudala.com>
943 830 346 --> 8








ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago