[itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
Patxi Petrirena Alzuguren
p.petrirena a bildua elhuyar.com
Or, Ots 8, 09:37:42, CET 2013
Nik ere uste dut, Jabier, bi bideak ibili direla (eta ez dela inondik ere
"Patxi harategi" kasua):
- Guardetxe, Apezetxe, Goikoetxe, Loidisaletxe, Etxexuri,
Martintxeberri...
- Apezetxea, Garaikoetxea, Azpikoetxea...
Patxi Petrirena Alzuguren
Hizkuntza Zerbitzuak
Elhuyar Fundazioa
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
tel.: 943 363040
www.elhuyar.org
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko. Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.
2013/2/8 Jabier Zabaleta <euskara a bildua oriokoudala.com>
> 'Arraun Etxe/Arraun Etxea' izen berezia litzateke ('Ibaiertz teknifikazio
> zentroa' edo beste izen antzeko bat balitz bezala) eta, hortaz, egokitasuna
> gorabehera, ez dut uste, Jonek esan duen bezala, 'akatsa' litzatekeenik
> lehenengoa aukeratzea. Garbi dago 'Patxi harategia' errotuluak nahitaezkoa
> duela bukaerako A hori; baina hau ez da kasu bera, ezta? Hortik nire
> zalantza.
>
> Eta bai, Xabier, 'arraunketako' behar du, jakina. Hala daukagu paperetan,
> nahiz, nire mezuan, bestela eman dudan: 'Arraunketako eta piraguismoko
> teknifikazio zentroa'.
>
> Azken koxka bat ere badu izen horrek: Euskaltermek 'kanoa' ematen du
> 'piragüismo' itzultzeko, termino normalizatu/gomendatu gisa. Arraun munduko
> hemengo jendeari oso arrotza egiten zaio, ordea, eta, oraingoz,
> 'piraguismo' erabiltzea erabaki dugu.
>
> Ondo-ondo bizi.
> *
> *
> *Jabier Zabaleta*
> Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua oriokoudala.com
> 943 830 346 --> 8
>
> El 07/02/2013, a les 16:58, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> va
> escriure:
>
> Ni ere "Arraun Etxea" jartzearen alde, errotuluetan "harategiA" jartzearen
> motibo berberarengatik.
>
> Beste kontu bat: "izen luzeari" dagokionez, agian "arrauneko eta
> piraguismoko teknifikazio zentro" baino gehiago, "arraunketako..." jarriko
> nuke.
>
> Dionisio Amundarain Sarasola<dioni a bildua facilnet.es> igorleak hau idatzi zuen
> (2013 otsaila 6 16:47):
>
>> Nik uste, zuzena Arraun Etxea dela (letra nagusiz ala baturik, ez
>> dakit). Duela asko, dendetan izenak euskaraz ezartzen hasi zirenean,
>> “Harategi”, “Arrandegi” eta antzekoak ikusten hasi ginen. Berehala sortu
>> zen erreakzioa: tituluetan, euskaraz, -a ezartzea zela normala. Zoritxarrez
>> ez dut dokumentaziorik horretaz. DIONISIO****
>>
>> ** **
>>
>> *De:* Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com]
>> *Enviado el:* jueves, 07 de febrero de 2013 14:58
>> *Para:* ItzuL
>> *Asunto:* [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?****
>>
>> ** **
>>
>> Arrauneko eta piraguismoko teknifikazio zentro bat zabalduko dute aurki
>> Orion (non bestela? :-)****
>>
>> ** **
>>
>> Inaugurazioaren bezperatan gaude eta bataiatu egin nahi dugu kreatura.***
>> *
>>
>> ** **
>>
>> Zalantzatan nabil zer ote dugun egokiago zentroa izendatzeko: 'Arraun
>> etxe' ala 'Arraun etxea'.****
>>
>> ** **
>>
>> Egingo nuke 'Arraun etxea' gozoago sartzen zaigula belarritik; baina badu
>> bere 'ajea' ere: laster ginateke 'Arraun Etxeako programazioa' eta
>> horrelakoak irakurtzen eta, are okerrago, entzuten (!).****
>>
>> ** **
>>
>> 'Arraun etxe', berriz, libre da arrisku horretatik; baina ezin, ba,
>> ebitatu arrotz samar sentitzea.****
>>
>> ** **
>>
>> Argi pixka bat emango al didazue, bide egokia aukeratzeko?****
>>
>> ** **
>>
>> Ondo-ondo bizi.****
>>
>> ** **
>>
>> *Jabier Zabaleta*****
>>
>> Orioko Udaleko euskara teknikaria****
>>
>> euskara a bildua oriokoudala.com****
>>
>> 943 830 346 --> 8****
>>
>> ** **
>>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130208/2403b09f/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago