[itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
Patxi Petrirena
petrirena a bildua gmail.com
As, Ots 12, 10:02:47, CET 2013
Bigarren itzulia?
Galdera irakurri nuenean, esan nuen bi sailetako izenak ezagutzen ditugula:
"etxe" amaierakoak eta "etxea" amaierakoak. Ez daukat ezer, jakina, "Arraun
Etxea (-a)" izenaren kontra. Baina gogorarazi nahi nuen euskarazkoa dela
beste aukera ere, artikulurik gabekoa, oso oker ez banago.
Izen batzuk bilatu ditut Nafarroako Toponimia Ofiziala eta Gipuzkoako Datu
Espazialen Azpiegitura webguneetan. Asko dira "etxea" amaierakoak, nola ez,
baina badira "etxe" amaierakoak ere.
http://toponimianavarra.tracasa.es/Default.aspx?lang=eus
http://b5m.gipuzkoa.net/web5000/
Nafarroakoan ("etxe" eta "etx" amaierak bilatuta), hor ditugu, esaterako:
Xukiletx (Baztan), Etuletx (Esteribar), Artetxe (Arano), Auntzetxe
(Bakaiku, Ziordia, Altsasu eta Etxarri Aranatz), Beitikoetxe (Baztan),
Kandeletxe (Leitza)…
Gipuzkoakoan, lehenbiziko banaka batzuk hartuta: Abeletxe (Zizurkil),
Abatetxe (Elgoibar), Aginetxe (Azpeitia), Agirretxe (Errezil)…
Pentsatzen dut, bestalde, izen berezietan osagai arruntek beti gorde behar
balute artikulua ez genukeela ezagutuko -soro, -egi, edo -bizkar amaierako
toponimorik, bakar batzuk aipatzeagatik, ez?
Xabier Aristegietaren galderarentzat, ez dut erantzunik: "Eusko Tren izen
egokia da?". Ez dut inola ere irudikatzen "Bidasoko Tren" izena, esate
baterako; hori egia da.
Baina egia da, halaber, txoko bat bataiatzeko "Mindegi" eta "Mindegia"
izenak ibili ditudala buruan (oraintxe konturatu naiz, kasualitatez), eta
lehenbizikoa aukeratu dudala (aurkitu ditut lekukotasunak, jakina).
Egun ona izan!
Patxi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130212/f25251ab/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago