[itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
Joxe Mari Berasategi
jxmbera a bildua euskaltel.net
Lar, Ots 9, 13:54:52, CET 2013
Nik, ordea, hasierakoari eusten diot: 'ARRAUNETXE' (izen berezia behar
bada).
Uste dut halakoaren bila idatzi duela Jabier Zabaletak, bere bi mezuetan
('Ibaiertz' adibidea jarri du).
Patxi Petrirenak ere, (a-dun eta a gabeko aukeretan) lotuta eman ditu
adibide guztiak, izen berezi gisa.
Nire ustez, izen berezia bada, lotuta. Horrelakoek, askotan, bigarren
izen deskriptibo bat behar izaten dute:
ARABARRI
Arabako Kultura Ondare Eraikia Kudeatzeko Sozietate Anonimoa
Sociedad Anónima de Gestión del Patrimonio Cultural Edificado de Álava
ARTIUM
Arte Garaikidearen Euskal Zentro-museoa
Centro Museo Vasco de Arte Contemporáneo
Bestelakoak dira izen 'itzulgarriak', Anoetako 'Kirol Etxea' bezalakoak,
(errotulua euskara hutsean jarri arren).
Antzeko zerbait dago Gasteizko Zerkabarren kalean, Arabako federazioen
etxea denean.
Eta haren izena da 'Kirol Etxea', euskaraz, eta 'Casa del Deporte',
gaztelaniaz.
Donostiakoaren webgunea begiratuta, euskaraz eusten zaio 'Kirol Etxea'
banatuari, baina gaztelaniaz, izen bereziranzko trataera-bidean sartuak
dira: bi aldiz agertzen da 'Kiroletxea', lotuta.
<<_Kirol Etxea_ri buruz definizio hau eman liteke. Kirolaren tokia eta
kirolerako tokia da; Gipuzkoako kirol federazioak hartutako gune bat da,
aholkuak eskatzen dituzten klubei aholkularitza eskaintzekoa.
Así podria definirse _Kiroletxea_: lugar del Deporte y para el Deporte.
Un lugar en el que las federaciones deportivas guipuzcoanas ofrecen sus
asesoramiento a todos los clubes que lo necesiten.
_Kirol Etxea_herritarrentzako gunea da, eta espero dugu Gipuzkoako
kirolari guztiak bertara hurbiltzeko eta elkartzeko balio izatea.
_Kiroletxea_ es un punto de encuentro para debatir e impulsar el
deporte, un espacio pensado para el acercamiento y la unión de todos los
deportistas guipuzcoanos.>>
Hortaz, niretzat
ARRAUNETXE
Arraunketako eta Piraguismoko Teknifikazio Zentroa
edo agian hobe, nire azken aldiko ustearen arabera (letra larrien
abusuan atzera eginez)
ARRAUNETXE
Arraunketako eta piraguismoko teknifikazio zentroa
edo, are, aurrerago/atzerago joanda (lehen hitzaren iniziala larriz
idazteko araua testu idatzi korriturako denez, eta ez dagoenez zertan
hedatu, nahitaez, bestelako testuinguru eta euskarrietara)
ARRAUNETXE
arraunketako eta piraguismoko teknifikazio zentroa
Letra larri eta xeheak horrela erabilita, errazago egiten da izen berezi
/ izen deskriptibo bereizkuntza.
Ondo-ondo bizi
Joxe Mari Berasategi
2013/02/08 09:51(e)an, ARAMENDI ARANA, Martin(e)k idatzi zuen:
> Gipuzkoako kirol federazioak dauden egoitzak Kirol Etxea du izena, eta federazio horietako bat da Gipuzkoako Piraguismo Federazioa (egoitza nagusia Kontxan dauka)
>
> ________________________________________
> De: Josu Garate [josugarate a bildua gmail.com]
> Enviado el: viernes, 08 de febrero de 2013 9:33
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
>
> Erabat ados Martinekin. Argi eta garbi, eta inolako zalantzarik gabe.
>
>
> <martin-rezola a bildua ivap.es<mailto:martin-rezola a bildua ivap.es>> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila 8 09:26):
> Nik, Jabier, “Arrraun Etxea” bai; baina gero “Arraun Etxeko”, “Arraun Etxetik”, Arraun Etxean”…
>
> Martin
>
>
> ________________________________
> Nork: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com<mailto:euskara a bildua oriokoudala.com>]
> Bidaltze-data: ostirala, 2013.eko otsailak 8 09:25
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
>
> 'Arraun Etxe/Arraun Etxea' izen berezia litzateke ('Ibaiertz teknifikazio zentroa' edo beste izen antzeko bat balitz bezala) eta, hortaz, egokitasuna gorabehera, ez dut uste, Jonek esan duen bezala, 'akatsa' litzatekeenik lehenengoa aukeratzea. Garbi dago 'Patxi harategia' errotuluak nahitaezkoa duela bukaerako A hori; baina hau ez da kasu bera, ezta? Hortik nire zalantza.
>
> Eta bai, Xabier, 'arraunketako' behar du, jakina. Hala daukagu paperetan, nahiz, nire mezuan, bestela eman dudan: 'Arraunketako eta piraguismoko teknifikazio zentroa'.
>
> Azken koxka bat ere badu izen horrek: Euskaltermek 'kanoa' ematen du 'piragüismo' itzultzeko, termino normalizatu/gomendatu gisa. Arraun munduko hemengo jendeari oso arrotza egiten zaio, ordea, eta, oraingoz, 'piraguismo' erabiltzea erabaki dugu.
>
> Ondo-ondo bizi.
>
> Jabier Zabaleta
> Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua oriokoudala.com<mailto:euskara a bildua oriokoudala.com>
> 943 830 346 --> 8
>
> El 07/02/2013, a les 16:58, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>> va escriure:
>
>
> Ni ere "Arraun Etxea" jartzearen alde, errotuluetan "harategiA" jartzearen motibo berberarengatik.
>
> Beste kontu bat: "izen luzeari" dagokionez, agian "arrauneko eta piraguismoko teknifikazio zentro" baino gehiago, "arraunketako..." jarriko nuke.
> Dionisio Amundarain Sarasola<dioni a bildua facilnet.es<mailto:dioni a bildua facilnet.es>> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila 6 16:47):
> Nik uste, zuzena Arraun Etxea dela (letra nagusiz ala baturik, ez dakit). Duela asko, dendetan izenak euskaraz ezartzen hasi zirenean, “Harategi”, “Arrandegi” eta antzekoak ikusten hasi ginen. Berehala sortu zen erreakzioa: tituluetan, euskaraz, -a ezartzea zela normala. Zoritxarrez ez dut dokumentaziorik horretaz. DIONISIO
>
> De: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com<mailto:euskara a bildua oriokoudala.com>]
> Enviado el: jueves, 07 de febrero de 2013 14:58
> Para: ItzuL
> Asunto: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
>
> Arrauneko eta piraguismoko teknifikazio zentro bat zabalduko dute aurki Orion (non bestela? :-)
>
> Inaugurazioaren bezperatan gaude eta bataiatu egin nahi dugu kreatura.
>
> Zalantzatan nabil zer ote dugun egokiago zentroa izendatzeko: 'Arraun etxe' ala 'Arraun etxea'.
>
> Egingo nuke 'Arraun etxea' gozoago sartzen zaigula belarritik; baina badu bere 'ajea' ere: laster ginateke 'Arraun Etxeako programazioa' eta horrelakoak irakurtzen eta, are okerrago, entzuten (!).
>
> 'Arraun etxe', berriz, libre da arrisku horretatik; baina ezin, ba, ebitatu arrotz samar sentitzea.
>
> Argi pixka bat emango al didazue, bide egokia aukeratzeko?
>
> Ondo-ondo bizi.
>
> Jabier Zabaleta
> Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua oriokoudala.com<mailto:euskara a bildua oriokoudala.com>
> 943 830 346 --> 8
>
>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130209/08f3a999/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago