[itzul] dialektologia eta itzulpengintza

Alberto Martinez de la Cuadra acuadra a bildua zamudiokoudala.net
Or, Ots 8, 12:48:54, CET 2013


Nik ez dut inoiz jakin nola interpretatu behar diren 137. arauak Administraziorako ematen dituen 2.2. eta 2.3. irizpideak.
Administrazio orokorrean euskara batua «erabiliko» dela dio 2.1. irizpidean, baina gero 2.2. irizpidean dio lurralde mailan diharduten administrazioek «aintzat hartuko» dituztela bertako euskalkiak. Uste dut 2.1. irizpideko o"erabiliko da"tik 2.2. irizpideko "aintzat hartuko da" lauso horretara badagoela aldea. Zer da aintzat hartzea? Erabiltzea? Euskara idatzian erabiltzea? Administrazio-testuetan erabiltzea (hirigintzaz, kontratazioaz...)?
2.3. irizpidean aipatzen den "bidezkoa da euskalkiak erabiltzea" horretan ere ez da zehazten aipatzen dituen administrazioetan zein izango litzatekeen egokiena euskara idatzirako. Ez du debekatzen, baina euskalkiak idaztera bultzatzen du?

Arau horrek Administraziorako emaniko irizpideak hauek dira:

2.1. Euskara idatziari dagokionez, administrazio orokorrean euskara batua erabiliko da.
2.2. Lurralde mailan diharduten administrazioek aintzat hartuko dituzte bertako euskalkiak; betiere administrazioko lexikoaren eta terminologiaren batasuna begiratuz, erabilera orokorreko hitzen ordeak asmatzen ibili gabe.
2.3. Bidezkoa da tokian tokiko administrazioek bertako euskalkia erabiltzea herritarrekiko harremanetan, batik bat ahozkoetan.
2.4. Herritarrekin ahozko harreman zuzena duten administrazioetako langileek
tokian tokiko euskalkiaren oinarrizko ezagutza behar dute.

Alberto MC


De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
Enviado el: viernes, 08 de febrero de 2013 10:27
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] dialektologia eta itzulpengintza

Bai, badakit zein euskaltzain diozun. Ez luke eragozpenik jarriko izena emateari, baina nik ere ez dut esango nor den. Polemikazalea bada, bai. Hala ere, adibide horixe bera hartuta, beste testuinguru  batean ematen du euskaltzain horrek. Gehiago da, nire ustez, euskalkian idazteko moduaz diodanaren ildotik. Ez dakit sevillano idatzi estandarrik ba ote dagoen, baina "amozenehte" edo "capancalá" ez dela idazten badakit: hala ahoskatu arren (ahozko dialektoa), hori bera idatzi (dialekto idatzia) "vamos en este" eta "cal para encalar" idazten dela uste dut, baita sevillanoz ere, halakorik badago. Hark kritikatzen du nik kritikatzen dudana:"gaba" ez dela idazten "gaua" baino (berari entzuna).

Bart entzun nuen telebistan "Mungin geure ikurrek" elkartea sortu dela. Txaloak ekinbideari, baina horrela ahoskatzen dena "Mungian geure ikurrak" idazten da euskalkian, eta azpieuskalkian; kasualitatez, batuan ere berdin idazten da. Telebistako Alkain eta (Wazemankekoak), berdin, gipuzkeraz abesten dute eta, azpitituluetan, esaten dutena ahoskatutako moduan jartzen dute (oso txarto, nire iritziak ezertarako balio badu), eta hala egingo ez balute batuan idatziko lukete (ziur nago). Esate baterako, "zesatek" (musika taldearen izena ez bada, horregatik idatzi baitut letra xehez) "zer esaten dek"  idazten da (gainera, azpitituluak euskalki estandarrean idatzita, didaktikoa izango litzateke bai alfabetatugabearentzat bai ahozkoa ulertzen ez duenarentzat ere, eta batasunerako ere bai).

Sevillanoaren adibideak ez du balio literatura-euskalkiei edo euskalki estandarrei kontra egiteko, ni kritikatzen ari naizen 'ahoskatutako moduan  idazteari' aurka egiteko baino. Besteak beste, horregatik baztertu dugu gehiegikeriaz euskalki idatzia, ez dakigulako idazten: edo batuaz edo esperpentoz bakarrik. Baina euskalki idatzia zabaldu behar dugu, neurrian, Irakaskuntzan, Komunikabideetan eta Administrazioan (Euskaltzaindiak esandako ildotik: 137 Adierazpena euskalkien erabileraz<http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0137.pdf>).

Jon

(Polemikazaletasunaz blai, polemikazalekeriatik ihesi)

________________________________
Nork: Alfontso Mujika Etxeberria [mailto:a.mujika a bildua elhuyar.com]
Bidaltze-data: jueves, 07 de febrero de 2013 16:58
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] dialektologia eta itzulpengintza


Bada euskaltzain oso bat, oso ezaguna (barka, baina ez dut hemen izena emango), holako galderen aurrean hau erantzun ohi duena:

- Tu, el cartel anunciador de las fiestas de Triana, en Sevilla, ¿cómo lo escribirías? ¿En castellano batua o en sevillano?

Eta gero, bere buruari erantzun ohi dio:
- En Triana ni se les pasa por la cabeza la pregunta, y no por eso dejan de ser de Triana, ni dejan de hablar en sevillano. Gu, berriz, horrelakoekin ari gara hemen.

Ni ez naiz hain "erradikala", eta Euskal Herria ez da Triana. Ados, baina haren galdera gogoan erabili behar genuke, badaezpada (small is beatiful, baina txikitasuna ez da txikikeria; ezta txokotasuna txokokeria ere). Gainerakoan, ados Jonekin, euskalki estandar idatzien beharraz.

Alfontso
(Uf, ni ez naiz polemikazalea. Ez dakit ez ote zaidan damutuko mezua idatzia)
2013/2/7 <jon-agirre a bildua ej-gv.es<mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es>>
Euskalkian ederto. Kalterik ez duelako egiten, on egiten duelako eta Euskaltzaindiak ere onartzen duelako. Batuan ere ondo, hala ere. Zertaz den ere izango da kontuan hartzekoa.

Argi ikusten dudana da, euskalkiak gehiegikeriaz baztertu ditugula.

Beste alde batetik, "bertako euskalkian" esaten duzuenean, kontuan izan ahozko hizkera ez dela bertako euskalkia. Hizkuntza idatziak, nahiz eta euskalkia izan, estadarizazioa behar duela.

Horri buruz, Itzul-en 2008ko ekainaren 18an idatzi nuen zerbait "Transkribaketak" hizpidean:

"Ahozkoa/Idatzia eta Euskalkia/Batua aldagaiak gurutzatuta lau aukera ditugu:

AHOZKO EUSKALKIA        Euskalki idatzia
Ahozko batua    BATU IDATZIA

Askorentzat, ostera, letra larriz jarri ditudanak baino ez dira existitzen. (Zergatik gertatzen den hori, alfabetatze/hezkuntza prozesuaren gabeziez eta bestez hitzaldi bat egin nuen 2001eko udazkenean Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldi batzuetan. Ez dakit inon argitaratu den). Kontua da oso larria dela gaur egun egiten den transposizio bikoitza: ahozkotik idatzira (baina hizkuntza aldaera mantenduz) edota euskalkitik batura (baina ahozko edo idatzizko erregistroa mantenduz)pasatu beharrean, bi urratsak batean sartu eta ahozko euskalkitik batu idatzira pasatzen baino ez dakigula baitirudi, edota bestela transkripzio ia-ia fonetikoa egitera mugatzen gara, ahozkoa bere hartan idatziz alegia. Eta hori ez da zuzena. Hori okerra da, eta oker handia.

Ahozko euskara batua (cf. Euskaltzaindiaren 87. araua) eta euskalki estandar idatzia (cf. Euskaltzaindiaren 137. araua) erreibindikatzen ditut. Are azpieuskalki idatzia ere, ahozko azpieuskalkiaren transkripzio egokia egiteko (baina euskaki edo azpieuskalki idatzi horiek ez daukate zerikusirik fonetismoarekin, ez transkripzio fonetikoekin, ez ahozko hizkeraren ezaugarriekin, ez ixa-keriekin, ez...: alegia, 'mendia' horrela idazten dela nahiz eta ahoz -ixa, -ija, -ije -iya, -ie, -ii edo beste zerbait ahoskatu). Euskalkiaren (edo azpieuskalkiaren) ezaugarriak ez ditugu nahastu behar ahozko hizkeraren ezaugarriekin, ezta ingurune jakin bateko ahozko hizkeraren ezaugarriekin ere. Askok uste dute "mendixa" idaztea dela euren euskalkiaren ezaugarri nagusia, eta, izatekotan, ahozko hizkerarena da ez euskalki idatziarena.

Beste gauza bat da ahoskera bera denean garrantzitsuena edo transmititu nahi dena, mezua barik. Orduan metahizkuntzaz ari gara, ez hizkuntza idatziaz. Beraz, bereiz ditzagun transkripzio fonetikoak eta ahozkotik idatzirako transkripzio arruntak, eta, jakina, euskalkitik batura aldatzea, hiru gauza guztiz ezberdin baitira.

Jon"

"Dialektologia eta itzulpengintza" hizpidea, aspaldiko mezuetan aurkitu eta erantzutea otu zait, berandu izanda ere.

Jon Agirre


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com<mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com<mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com>] Noren izenean: Maider Uriarte
Bidaltze-data: miércoles, 29 de abril de 2009 12:59
Nori: itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] dialektologia eta itzulpengintza

Kaixo!

Itzulpengintzako bi ikasle gara eta "Dialektologia eta Itzulpengintza" gaiari buruzko lan bat egiten ari gara. Itzultzaile profesionalak zaretenez interesgarria iruditzen zaigu zuen iritzia, beraz:
- Zelan itzuliko zenukete Aretxabaletako (adibidez) herritar guztiei zuzendutako dokumentu bat? Batuan edo bertako euskalkian? Zergatik?

MIla esker!!!!

Lur eta Maider






---------- Mensaje reenviado ----------
From: jon-agirre a bildua ej-gv.es<mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es>
To: itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>
Cc:
Date: Wed, 18 Jun 2008 12:29:48 +0100
Subject: Re: [itzul] Transkribaketak
Ahozkoa/Idatzia eta Euskalkia/Batua aldagaiak gurutzatuta lau aukera ditugu:

AHOZKO EUSKALKIA        Euskalki idatzia
Ahozko batua    BATU IDATZIA

Askorentzat, ostera, letra larriz jarri ditudanak baino ez dira existitzen. (Zergatik gertatzen den hori, alfabetatze/hezkuntza prozesuaren gabeziez eta bestez hitzaldi bat egin nuen 2001eko udazkenean Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldi batzuetan. Ez dakit inon argitaratu den). Kontua da oso larria dela gaur egun egiten den transposizio bikoitza: ahozkotik idatzira (baina hizkuntza aldaera mantenduz) edota euskalkitik batura (baina ahozko edo idatzizko erregistroa mantenduz)pasatu beharrean, bi urratsak batean sartu eta ahozko euskalkitik batu idatzira pasatzen baino ez dakigula baitirudi, edota bestela transkripzio ia-ia fonetikoa egitera mugatzen gara, ahozkoa bere hartan idatziz alegia. Eta hori ez da zuzena. Hori okerra da, eta oker handia.

Ahozko euskara batua (cf. Euskaltzaindiaren 87. araua) eta euskalki estandar idatzia (cf. Euskaltzaindiaren 137. araua) erreibindikatzen ditut. Are azpieuskalki idatzia ere, ahozko azpieuskalkiaren transkripzio egokia egiteko (baina euskaki edo azpieuskalki idatzi horiek ez daukate zerikusirik fonetismoarekin, ez transkripzio fonetikoekin, ez ahozko hizkeraren ezaugarriekin, ez ixa-keriekin, ez...: alegia, 'mendia' horrela idazten dela nahiz eta ahoz -ixa, -ija, -ije -iya, -ie, -ii edo beste zerbait ahoskatu). Euskalkiaren (edo azpieuskalkiaren) ezaugarriak ez ditugu nahastu behar ahozko hizkeraren ezaugarriekin, ezta ingurune jakin bateko ahozko hizkeraren ezaugarriekin ere. Askok uste dute "mendixa" idaztea dela euren euskalkiaren ezaugarri nagusia, eta, izatekotan, ahozko hizkerarena da ez euskalki idatziarena.

Beste gauza bat da ahoskera bera denean garrantzitsuena edo transmititu nahi dena, mezua barik. Orduan metahizkuntzaz ari gara, ez hizkuntza idatziaz. Beraz, bereiz ditzagun transkripzio fonetikoak eta ahozkotik idatzirako transkripzio arruntak, eta, jakina, euskalkitik batura aldatzea, hiru gauza guztiz ezberdin baitira.

Jon





-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com<mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com<mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com>] En nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es<mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es>
Enviado el: miércoles, 18 de junio de 2008 12:23
Para: itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] Transkribaketak

Ahozko hizkera hizkera idatzira pasatu nahi duzue eta horixe da egin behar dena. Hizkuntza aldaera (euskalkia, batua...) ez da aldatu behar.

Jon


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com<mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com<mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com>] En nombre de garbiñe
Enviado el: miércoles, 18 de junio de 2008 12:02
Para: itzul a bildua postaria. com (E-mail)
Asunto: [itzul] Transkribaketak

Egun on,

Orain gutxi ibili da itzul-en Zaldibarko ez dakit ze auzoko festa-egitaraua
bertako hizkeran jaso ala ez.

Antzeko gaiarekin nator.

Kontua da, irrati batean hizketan aritutako pertsona baten transkribaketak
idatziz jaso nahi ditugula. Euskara bikaina du, baina gure zalantza da hori
transkribatzerakoan batuaz jarri behar dugun ala ez.

Herriko jaietako aldizkarian ateratzeko artikulua da.

Eskerrik asko

Garbiñe

Ordiziako Udala

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130208/cbcc5c61/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago