[itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?

i-iturain a bildua ej-gv.es i-iturain a bildua ej-gv.es
Al, Ots 11, 09:02:49, CET 2013


Ni Jose Mari Berasategirekin nago: ARRAUNETXEren alde. Bigarren partean ez naiz sartuko, letra larri eta xeheen kontu horretan.

Baina, aukeran, uste dut kasu honetan hobe dela, hobe dugula, ARRAUNETXEren alde egitea, bukaerako -a hori gabe.

 

Jabier Zabaletak aipatzen zuen arriskua dagoela jendea Arraun Etxeako ontziak eta horrelakoak esaten hasteko.

Eta norbaitek erantzun zion ez zela egokia balizko arriskuak aipatzen hastea, orain erabaki bat hartzeko.

Arriskuaren balizkotasunaz nik badut gauzatxo bat esateko. Orioko futbol taldeak izen horixe du: Orioko Futbol Taldea (O.F.T.).

Ezetz asmatu Orioko jendeak kalean nola izendatzen duen herriko ekipoa!

Ba, hara, erdaraz ari direnean: el Orioko tiene partido mañana.

Eta, euskaraz ari direnean..., Oriokok bihar partidua du.

Horrelaxe esaten dute. Azkenerako, etsi eta neu ere horrela esaten hastekoa naiz, bestela inork ez dik ulertuko eta pentsatuko dute arraunaz ari naizela.

Futbolean: el Orioko eta Oriokok. Jokalariak animatzeko ere, halaxe esaten zaie harmailetatik: Aupa Orioko!

Futbol zaleek hasieratik bertatik idatzita ikusi zutena, huraxe nagusitu zen eguneroko erabileran. Besterik gabe.

 

Hortaz, oraingo kasuan, hainbat arrazoirengatik: arrisku hori saihestuko litzatekeelako, zilegi delako, zuzena delako eta, nire ustez, politagoa eta egokiagoa delako: ARRAUNETXE.

Gainera, inguruan baditugu adibideak horrelako jokaerarenak. Herrian bertan: Goikokale, Etxeluze, Errotaetxe.

Eta urruti gabe, Usurbilen, hortxe daukagu orain golak sartzen dabilen Agirretxe.

 

Ni honen alde:

ARRAUNETXE
arraunketako eta piraguismoko teknifikazio zentroa

 

Iñaki Iturain

________________________________

Nork: Joxe Mari Berasategi [mailto:jxmbera a bildua euskaltel.net] 
Bidaltze-data: sábado, 09 de febrero de 2013 13:55
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?

 

Nik, ordea, hasierakoari eusten diot: 'ARRAUNETXE' (izen berezia behar bada).

Uste dut halakoaren bila idatzi duela Jabier Zabaletak, bere bi mezuetan ('Ibaiertz' adibidea jarri du).
Patxi Petrirenak ere, (a-dun eta a gabeko aukeretan) lotuta eman ditu adibide guztiak, izen berezi gisa.

Nire ustez, izen berezia bada, lotuta. Horrelakoek, askotan, bigarren izen deskriptibo bat behar izaten dute:

ARABARRI
Arabako Kultura Ondare Eraikia Kudeatzeko Sozietate Anonimoa
Sociedad Anónima de Gestión del Patrimonio Cultural Edificado de Álava 

ARTIUM
Arte Garaikidearen Euskal Zentro-museoa
Centro Museo Vasco de Arte Contemporáneo
 
Bestelakoak dira izen 'itzulgarriak', Anoetako 'Kirol Etxea' bezalakoak, (errotulua euskara hutsean jarri arren).
Antzeko zerbait dago Gasteizko Zerkabarren kalean, Arabako federazioen etxea denean.
Eta haren izena da 'Kirol Etxea', euskaraz, eta 'Casa del Deporte', gaztelaniaz.

Donostiakoaren webgunea begiratuta, euskaraz eusten zaio 'Kirol Etxea' banatuari, baina gaztelaniaz, izen bereziranzko trataera-bidean sartuak dira: bi aldiz agertzen da 'Kiroletxea', lotuta.

<<Kirol Etxeari buruz definizio hau eman liteke. Kirolaren tokia eta kirolerako tokia da; Gipuzkoako kirol federazioak hartutako gune bat da, aholkuak eskatzen dituzten klubei aholkularitza eskaintzekoa.



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130211/8ba1576f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago