[itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Al, Ots 11, 14:48:10, CET 2013
Niri ez zait oso garbi geratu kontu hau guztia.
Izen berezi bat sortu nahi bada, hor ez da tartean gramatika-ezbairik
sartzen. Edozein letra-konbinaziok balio du. "Arraunetxe"? Ba,
"arraunetxe". "Arraun"? Ba, "Arraun". "XYZ"? Ba, "XYZ".
Alabaina, izen deskriptibo bat jarri nahi bazaio, hots, deskribapen-mezu
bat barnebildu behar badu, nik uste dut "-a" eraman behar duela.
"Harategia" haragia saltzen den tokia den bezalaxe, "arraun etxea"
litzateke arraunketaz arduratzen dena (edo horrelako zerbait). Zertan
ezberdintzen da kasu hau "harategiA"renetik? Ez dut ulertzen, eta eskertuko
nuke norbaitek esplikatzea.
"Arraunetxe" horrek niri sortzen didan inpresioa, guztiz subjektiboa eta
agian okerra, da gaztelaniaren ikuspegitik sorturiko euskal koloreko
izendapen bat izatearena, azentua bipil-bipil lehenbiziko "e"an jarriz
ahoskatzen diren horietarikoa.
Azken galdera bat: "Arraunetxe" zuzena bada, orduan "Eusko Tren" ere bai?
Jabier Zabaleta<euskara a bildua oriokoudala.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
otsaila 11 10:01):
> Erantzun soka polita ekarri du joan den ostegunean egin nuen galderak :-)
>
> Denak arretaz irakurri eta gero, erabaki dugu honela 'bataiatuko' dugula
> gure teknifikazio zentro dontsu hori:
>
> *ARRAUNETXE*
> *arraunketako eta piraguismoko teknifikazio zentroa*
>
> Askok esan du lehen, baina esan dezadan nik ere: benetako luxua da
> horrelako foro bat izatea, horrenbeste jende prestuz osatua, beti
> laguntzeko gogoz.
>
> Eskerrik asko denoi!
>
>
> Ondo-ondo bizi.
> *
> *
> *Jabier Zabaleta*
> Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua oriokoudala.com
> 943 830 346 --> 8
>
> El 11/02/2013, a les 09:33, "jon-agirre a bildua ej-gv.es" <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
> va escriure:
>
> Izena gehi deskribatzailea jartzekotan, zer esanik ez, ‘Arraun Etxe
> arraunketako eta piraguismoko teknifikazio zentroa’ zuzena eta egokia dela.
> Are gehiago, horrela jarrito nuke, –a gabe, letra larriz izena eta letra
> xehez deskribatzailea (Joxe Marik esandakoak garantiza du). Hasierako
> mezutik ‘Harategi/Harategia’ bezalako zalantza zegoela ulertu nuen, ez
> ‘Agirretxe/Agirretxea harategia’ bezalakoa. Ondorengo mezuak irakurrita
> argitu zait kontua.****
>
> Jon****
>
>
> ------------------------------
> *Nork:* jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
> *Bidaltze-data:* jueves, 07 de febrero de 2013 15:34
> *Nori:* itzul a bildua postaria.com
> *Gaia:* Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?****
>
>
> Gero akatsik ez egiteko, akatsa orain egitea ez da bide, eta bidea ere ez.
> ****
>
> Jon Agirre****
>
>
> ------------------------------
> *Nork:* Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com]
> *Bidaltze-data:* jueves, 07 de febrero de 2013 14:58
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?****
>
>
> Arrauneko eta piraguismoko teknifikazio zentro bat zabalduko dute aurki
> Orion (non bestela? :-)****
>
> Inaugurazioaren bezperatan gaude eta bataiatu egin nahi dugu kreatura.***
> *
>
> Zalantzatan nabil zer ote dugun egokiago zentroa izendatzeko: 'Arraun
> etxe' ala 'Arraun etxea'.****
>
> Egingo nuke 'Arraun etxea' gozoago sartzen zaigula belarritik; baina
> badu bere 'ajea' ere: laster ginateke 'Arraun Etxeako programazioa' eta
> horrelakoak irakurtzen eta, are okerrago, entzuten (!).****
>
> 'Arraun etxe', berriz, libre da arrisku horretatik; baina ezin, ba,
> ebitatu arrotz samar sentitzea.****
>
> Argi pixka bat emango al didazue, bide egokia aukeratzeko?****
>
> Ondo-ondo bizi.****
> ** **
> *Jabier Zabaleta*****
> Orioko Udaleko euskara teknikaria****
> euskara a bildua oriokoudala.com****
> 943 830 346 --> 8****
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130211/f358a461/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago