[itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
martin-rezola a bildua ivap.es
martin-rezola a bildua ivap.es
Al, Ots 11, 15:10:25, CET 2013
Niri ere ez, Xabier. Baina nola Jon Agirre "beste aldera" pasa zaigun;-), eta Jabierren azken mezua ikusita, eztabaida bukatutzat eman dugula iruditu zait.
Dena den, eta erabakitakoaren gainean berriz ere endredatzea dela jakitun...
Nire ustez "Arraunetxe(a)" nahiko izen deskribatzailea da, halakotzat daukat, ondoko 'arraunketako eta piraguismoko teknifikazio zentroa' gorabehera. Eta baserri eta etxeen izenak ez horrenbeste; ez nituzke horiekin parekatuko ('Abeletxe' baserria bai, izen berezi gisa: izan ere, ez da benetako abeletxea).
Parekatzekoak iruditzen zaizkit, ordea, Orioko Bainuetxe(a), Aterpetxe(a), Kultur Etxe(a), ikastetxe(a) eta abar (letra larria/xehea eta izen bakarra/elkartua auzietan sartu gabe betiere.) Eta horietan denok forma mugatuak erabiliko genituzke, zalantzarik gabe.
Martin
________________________________
Nork: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: astelehena, 2013.eko otsailak 11 14:48
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
Niri ez zait oso garbi geratu kontu hau guztia.
Izen berezi bat sortu nahi bada, hor ez da tartean gramatika-ezbairik sartzen. Edozein letra-konbinaziok balio du. "Arraunetxe"? Ba, "arraunetxe". "Arraun"? Ba, "Arraun". "XYZ"? Ba, "XYZ".
Alabaina, izen deskriptibo bat jarri nahi bazaio, hots, deskribapen-mezu bat barnebildu behar badu, nik uste dut "-a" eraman behar duela. "Harategia" haragia saltzen den tokia den bezalaxe, "arraun etxea" litzateke arraunketaz arduratzen dena (edo horrelako zerbait). Zertan ezberdintzen da kasu hau "harategiA"renetik? Ez dut ulertzen, eta eskertuko nuke norbaitek esplikatzea.
"Arraunetxe" horrek niri sortzen didan inpresioa, guztiz subjektiboa eta agian okerra, da gaztelaniaren ikuspegitik sorturiko euskal koloreko izendapen bat izatearena, azentua bipil-bipil lehenbiziko "e"an jarriz ahoskatzen diren horietarikoa.
Azken galdera bat: "Arraunetxe" zuzena bada, orduan "Eusko Tren" ere bai?
Jabier Zabaleta<euskara a bildua oriokoudala.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila 11 10:01):
Erantzun soka polita ekarri du joan den ostegunean egin nuen galderak :-)
Denak arretaz irakurri eta gero, erabaki dugu honela 'bataiatuko' dugula gure teknifikazio zentro dontsu hori:
ARRAUNETXE
arraunketako eta piraguismoko teknifikazio zentroa
Askok esan du lehen, baina esan dezadan nik ere: benetako luxua da horrelako foro bat izatea, horrenbeste jende prestuz osatua, beti laguntzeko gogoz.
Eskerrik asko denoi!
Ondo-ondo bizi.
Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com
943 830 346 --> 8
El 11/02/2013, a les 09:33, "jon-agirre a bildua ej-gv.es" <jon-agirre a bildua ej-gv.es> va escriure:
Izena gehi deskribatzailea jartzekotan, zer esanik ez, 'Arraun Etxe arraunketako eta piraguismoko teknifikazio zentroa' zuzena eta egokia dela. Are gehiago, horrela jarrito nuke, -a gabe, letra larriz izena eta letra xehez deskribatzailea (Joxe Marik esandakoak garantiza du). Hasierako mezutik 'Harategi/Harategia' bezalako zalantza zegoela ulertu nuen, ez 'Agirretxe/Agirretxea harategia' bezalakoa. Ondorengo mezuak irakurrita argitu zait kontua.
Jon
________________________________
Nork: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
Bidaltze-data: jueves, 07 de febrero de 2013 15:34
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
Gero akatsik ez egiteko, akatsa orain egitea ez da bide, eta bidea ere ez.
Jon Agirre
________________________________
Nork: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com <http://oriokoudala.com/> ]
Bidaltze-data: jueves, 07 de febrero de 2013 14:58
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
Arrauneko eta piraguismoko teknifikazio zentro bat zabalduko dute aurki Orion (non bestela? :-)
Inaugurazioaren bezperatan gaude eta bataiatu egin nahi dugu kreatura.
Zalantzatan nabil zer ote dugun egokiago zentroa izendatzeko: 'Arraun etxe' ala 'Arraun etxea'.
Egingo nuke 'Arraun etxea' gozoago sartzen zaigula belarritik; baina badu bere 'ajea' ere: laster ginateke 'Arraun Etxeako programazioa' eta horrelakoak irakurtzen eta, are okerrago, entzuten (!).
'Arraun etxe', berriz, libre da arrisku horretatik; baina ezin, ba, ebitatu arrotz samar sentitzea.
Argi pixka bat emango al didazue, bide egokia aukeratzeko?
Ondo-ondo bizi.
Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com
943 830 346 --> 8
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130211/a1ac9004/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago