[itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
Jabier Zabaleta
euskara a bildua oriokoudala.com
As, Ots 12, 11:18:24, CET 2013
El 11/02/2013, a les 14:48, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> va escriure:
> "Arraunetxe" horrek niri sortzen didan inpresioa, guztiz subjektiboa eta agian okerra, da gaztelaniaren ikuspegitik sorturiko euskal koloreko izendapen bat izatearena, azentua bipil-bipil lehenbiziko "e"an jarriz ahoskatzen diren horietarikoa.
>
> Azken galdera bat: "Arraunetxe" zuzena bada, orduan "Eusko Tren" ere bai?
Hari mutur honi egin nahi diot tira, hari mataza nagusia Patxik ondo bildu duelakoan.
'Arraunetxe' ez da gaztelaniaren ikuspegitik sortutako 'euskal koloreko' izendapena. Euskararen barrutik sortua da eta horixe du, hain zuzen, aldea 'EuskoTren'ekin: 'EuskoTren' ere zuzena da, izen berezia den aldetik; baina ez da egokia (tira, egokitasuna euskaltzale baten begiekin neurtuta, behintzat), gaztelania baita, azken batean, 'Arraunetxe' ez bezala.
Ondo-ondo bizi.
Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com
943 830 346 --> 8
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130212/247cc616/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago