[itzul] ***BULK*** Re: Arraun etxe ala Arraun etxea?

rosetta rosetta a bildua euskalnet.net
As, Ots 12, 11:50:07, CET 2013


Ohar bat besterik ez, Xabier Aristegieta eta Patxi Petrirenarentzat bereziki: "Eusko Tren”  izen egokia den edo ez jakiteko, aurrena zer hizkuntzatan ari garen den definitu behar da nire ustez.


Koro Navarro





El 12/02/2013, a las 10:57, Patxi Petrirena escribió:

> Edo nik zerbait galdu dut, edo bi gauza nahasten ari gara. 
> 
> "Jatetxe" ez da izen berezi bat, eta "Miren jatetxea" behar du, dudarik gabe. Kontu horretan inork ez du dudarik egin mezu-truke guztian, oso oker ez banago.
> 
> Beste gaiarekin, ez dut eranstekorik. Gogora dezadan, badaezpada, ez garela "Arraun" izeneko etxe batez ari, orduan "Arraun etxea" baikenuke aukera bakarra, "Miren jatetxea" bezala.
> 
> Patxi
> 
> 2013/2/12 Itzultzailea - Eibarko Udala <itzultzaile a bildua eibar.net>
> Orduan, zertan gabiltza 'jatetxe' jartzen duten tabernari guztien atzetik segika? Xeheteria hutsean? Gogora datorkit zeraren zer hura, baduela itsasoak bere xedea, bere marra, bere mugarria eta zedarri iakina, zein 
> baita itsasertz eta kostako sablea, hondarra, harea eta legarra.
>  
> begoña azpiri
> 
> De: Patxi Petrirena [mailto:petrirena a bildua gmail.com] 
> Enviado el: asteartea, 2013.eko otsailak 12 10:03
> Para: ItzuL
> Asunto: ***BULK*** Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
> 
> Bigarren itzulia?
> 
> Galdera irakurri nuenean, esan nuen bi sailetako izenak ezagutzen ditugula: "etxe" amaierakoak eta "etxea" amaierakoak. Ez daukat ezer, jakina, "Arraun Etxea (-a)" izenaren kontra. Baina gogorarazi nahi nuen euskarazkoa dela beste aukera ere, artikulurik gabekoa, oso oker ez banago.
> 
> Izen batzuk bilatu ditut Nafarroako Toponimia Ofiziala eta Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura webguneetan. Asko dira "etxea" amaierakoak, nola ez, baina badira "etxe" amaierakoak ere.
> 
>          http://toponimianavarra.tracasa.es/Default.aspx?lang=eus
> 
>          http://b5m.gipuzkoa.net/web5000/
> 
> Nafarroakoan ("etxe" eta "etx" amaierak bilatuta), hor ditugu, esaterako: Xukiletx (Baztan), Etuletx (Esteribar), Artetxe (Arano), Auntzetxe (Bakaiku, Ziordia, Altsasu eta Etxarri Aranatz), Beitikoetxe (Baztan), Kandeletxe (Leitza)…
> 
> Gipuzkoakoan, lehenbiziko banaka batzuk hartuta: Abeletxe (Zizurkil), Abatetxe (Elgoibar), Aginetxe (Azpeitia), Agirretxe (Errezil)…
> 
> Pentsatzen dut, bestalde, izen berezietan osagai arruntek beti gorde behar balute artikulua ez genukeela ezagutuko -soro, -egi, edo -bizkar amaierako toponimorik, bakar batzuk aipatzeagatik, ez?
> 
> Xabier Aristegietaren galderarentzat, ez dut erantzunik: "Eusko Tren izen egokia da?". Ez dut inola ere irudikatzen "Bidasoko Tren" izena, esate baterako; hori egia da.
> 
> Baina egia da, halaber, txoko bat bataiatzeko "Mindegi" eta "Mindegia" izenak ibili ditudala buruan (oraintxe konturatu naiz, kasualitatez), eta lehenbizikoa aukeratu dudala (aurkitu ditut lekukotasunak, jakina).
> 
> Egun ona izan!
> 
> Patxi  
> 
> 
>  
> 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130212/a545478c/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago