[itzul] ***BULK*** Re: Arraun etxe ala Arraun etxea?
Patxi Petrirena
petrirena a bildua gmail.com
As, Ots 12, 12:25:45, CET 2013
Nire aldetik ez dago zer barkaturik, Begoņa.
Bide batez, errepikatu behar dut, badaezpada, ez dudala ezer "Arraun Etxea"
aukeraren kontra (esana daukat, benetan). Izatekotan ere, esplizituki
esango dut bi maiuskula beharko ditugula hor (ez dugu esan, oker ez banago,
eta mezuaren izenburuan ez dago hala). Eta, bestalde, ez dudala interes
berezirik "Arraunetxe" aukeraren apologia egiteko ere (ez dakit hala
dirudien); halako izen asko dugula esan nahi nuen, besterik gabe.
Patxi
2013/2/12 Itzultzailea - Eibarko Udala <itzultzaile a bildua eibar.net>
> **
> Aurrenik eta behin, barkamena Patxi Petrirenari.Garbi asko eta bista
> ederrean geratu da ez dudala mezu-soka guztia irakurri. Hala ere.
> badaezpada, hasierakora jo dut eta Oriokoaren hitzetara bueltatu nahiz:
> *"Egingo nuke 'Arraun etxea' gozoago sartzen zaigula belarritik; baina
> badu bere 'ajea' ere: laster ginateke 'Arraun Etxeako programazioa' eta
> horrelakoak irakurtzen eta, are okerrago, entzuten (!).*
> Oker ez banago -eta begien bistakoa denez, okerreko bidea hartzen
> apartekoa naiz...- bigarren elementu hori berba normal eta arrunta bada
> ez litzateke atera beharko "etxeako" bezalako forma desegokirik. Gure
> herriko Kultura etxearen izena "Portalea" da baina inori ez zaio okurritzen
> "Portaleako" egiterik, berba hori, berez, arrunta delako.
>
> Gustura segituko nuke berbetan, baina ezin dut. Barkamen eske agurtzen
> zaituztet
>
> Begoņa Azpiri
>
>
> ------------------------------
> *De:* Patxi Petrirena [mailto:petrirena a bildua gmail.com]
> *Enviado el:* asteartea, 2013.eko otsailak 12 10:58
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* Re: [itzul] ***BULK*** Re: Arraun etxe ala Arraun etxea?
>
> Edo nik zerbait galdu dut, edo bi gauza nahasten ari gara.
>
> "Jatetxe" ez da izen berezi bat, eta "Miren jatetxea" behar du, dudarik
> gabe. Kontu horretan inork ez du dudarik egin mezu-truke guztian, oso oker
> ez banago.
>
> Beste gaiarekin, ez dut eranstekorik. Gogora dezadan, badaezpada, ez
> garela "Arraun" izeneko etxe batez ari, orduan "Arraun etxea" baikenuke
> aukera bakarra, "Miren jatetxea" bezala.
>
> Patxi
>
> 2013/2/12 Itzultzailea - Eibarko Udala <itzultzaile a bildua eibar.net>
>
>> **
>> *Orduan, zertan gabiltza 'jatetxe' jartzen duten tabernari guztien
>> atzetik segika? Xeheteria hutsean? Gogora datorkit zeraren zer hura, baduela
>> ** itsasoak bere xedea, bere marra, bere mugarria eta zedarri iakina,
>> zein
>> baita itsasertz eta kostako sablea, hondarra, harea eta legarra. *
>> **
>> begoņa azpiri
>>
>> ------------------------------
>> *De:* Patxi Petrirena [mailto:petrirena a bildua gmail.com]
>> *Enviado el:* asteartea, 2013.eko otsailak 12 10:03
>> *Para:* ItzuL
>> *Asunto:* ***BULK*** Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
>>
>> Bigarren itzulia?
>>
>> Galdera irakurri nuenean, esan nuen bi sailetako izenak ezagutzen
>> ditugula: "etxe" amaierakoak eta "etxea" amaierakoak. Ez daukat ezer,
>> jakina, "Arraun Etxea (-a)" izenaren kontra. Baina gogorarazi nahi nuen
>> euskarazkoa dela beste aukera ere, artikulurik gabekoa, oso oker ez banago.
>>
>> Izen batzuk bilatu ditut Nafarroako Toponimia Ofiziala eta Gipuzkoako
>> Datu Espazialen Azpiegitura webguneetan. Asko dira "etxea" amaierakoak,
>> nola ez, baina badira "etxe" amaierakoak ere.
>>
>> http://toponimianavarra.tracasa.es/Default.aspx?lang=eus
>>
>> http://b5m.gipuzkoa.net/web5000/
>>
>> Nafarroakoan ("etxe" eta "etx" amaierak bilatuta), hor ditugu, esaterako:
>> Xukiletx (Baztan), Etuletx (Esteribar), Artetxe (Arano), Auntzetxe
>> (Bakaiku, Ziordia, Altsasu eta Etxarri Aranatz), Beitikoetxe (Baztan),
>> Kandeletxe (Leitza)…
>>
>> Gipuzkoakoan, lehenbiziko banaka batzuk hartuta: Abeletxe (Zizurkil),
>> Abatetxe (Elgoibar), Aginetxe (Azpeitia), Agirretxe (Errezil)…
>>
>> Pentsatzen dut, bestalde, izen berezietan osagai arruntek beti gorde
>> behar balute artikulua ez genukeela ezagutuko -soro, -egi, edo -bizkar
>> amaierako toponimorik, bakar batzuk aipatzeagatik, ez?
>>
>> Xabier Aristegietaren galderarentzat, ez dut erantzunik: "Eusko Tren izen
>> egokia da?". Ez dut inola ere irudikatzen "Bidasoko Tren" izena, esate
>> baterako; hori egia da.
>>
>> Baina egia da, halaber, txoko bat bataiatzeko "Mindegi" eta "Mindegia"
>> izenak ibili ditudala buruan (oraintxe konturatu naiz, kasualitatez), eta
>> lehenbizikoa aukeratu dudala (aurkitu ditut lekukotasunak, jakina).
>>
>> Egun ona izan!
>>
>> Patxi
>>
>>
>>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130212/ecfdf753/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago