[itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Ots 12, 15:27:42, CET 2013


Eta udaletxeko errotuluan, zer agertzen da?
On 2013 ots 12 14:50, <i-iturain a bildua ej-gv.es> wrote:

>  Xabierrek, besteak beste, hauxe dio, “Izendapen bat erabakitzean,
> arrunta dena berezitzat tratatzeak, uste dut horixe bera erakusten duela:
> "arrunta dena (edo behar lukeena)... berezitzat hartzea". Hurbilago ikusten
> dut euskarazko izendapena gauza arrotz gisa tratatzen duen jarrera batetik”
> ****
>
> ** **
>
> Ba, hara, ni ez naiz hasiko euskararen korpus osoa arakatzen eta
> aztertzen; baina ARRAUNETXE kokatuta dagoen inguru hori ondo ezagutzen dut,
> baita hango toponimia ere, eta hona kasualitatea, kiroldegi horretatik
> gertuen dauden bost mendiek honako izenak dauzkate: *Kukuarri, Talai
> Mendi, Mendizorrotz, Mendibeltz* eta Andatza.****
>
> ** **
>
> Eta lehenengo lau mendi horien izenak gogoan ditudala, hauxe otu zait:****
>
> **-          **Dirudienez, *Arraunetxe* zuzena dela denek onartu dute/gu.*
> ***
>
> **-          **Orioko inguru horretan, gainera, arrunta ere bada mugatu
> gabeko izen arrunta (edo izenondoa) erabiltzea izen berezia sortzeko.****
>
> **-          **Hortaz, Arraunetxe arraun etxea inguruko toponimiak ondo
> babestuta eta legitimatuta egongo da.****
>
> ** **
>
> Iņaki****
>  ------------------------------
>
> *Nork:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* martes, 12 de febrero de 2013 14:23
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?****
>
> ** **
>
> Honela laburbilduko nuke kontua:****
>
>  ****
>
> 1.- "Arraunetxe" ontzat jotzeko, izen berezitzat hartu beharra dago.****
>
>  ****
>
> 2.- Norberak zilegi du bere etxeari gogokoen duen izena jartzea. Horrekin,
> eztabaida amaituta legoke.****
>
>  ****
>
> 3.- Alabaina, "Arraun Etxea" eta "Arraunetxe"ren artean aukeratzeari
> dagokionez, euskararen ikuspegitik logikoena iruditzen zait arrunta den
> euskal izen bat hain zuzen ere halakotzat tratatzea, arruntzat. Izendapen
> bat erabakitzean, arrunta dena berezitzat tratatzeak, uste dut horixe bera
> erakusten duela: "arrunta dena (edo behar lukeena)... berezitzat
> hartzea". Hurbilago ikusten dut euskarazko izendapena gauza arrotz gisa
> tratatzen duen jarrera batetik. Ez naiz honekin esaten ari, noski,
> "Etxeberri" eta horrelakoak inola ere gaztelaniaren ikuspegitik osatuta
> daudenik, baizik eta, batetik, salbuespenekoak direla, eta, bestetik,
> tankera horretakoak direla, kasualitatez, gaztelaniazko funtzionamendu bati
> erosoen zaizkionak, "Eusko Tren" izendapenak agerian uzten duen bezala.
> Nire ustez, euskarazko ikusmolde batetik, errotulu batean normalena "Arraun
> Etxea" da, "Zuzenbide Fakultatea" den bezalaxe.****
>
> <jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila 12 10:48):***
> *
>
> Izen moduan, biak dira zuzenak, artikuludunak eta hainbakoak. Beraz,
> aukera librea dela uste dut, gustukoa.****
>
>  ****
>
> Arazoa, ostera, ez da horrekin konpontzen. Oso larria da Iņakik azaldutako
> fenomenoa, eta Oriotik at ere ikusten eta entzuten dugu (hizkuntzaren
> profesionalei entzun izan diet “*EuskaltzaindiAkoa”, “*ikurrina bat”,
> “*hiru ertzaina” eta horrelakoak). Hori ez da konpontzen izenetatik –a
> kenduta, hiztunei irakatsita baino. “Orioko futbol taldea” izenetik –ko
> kentzea konponbidea ez den bezalaxe, beste izenetatik –a artikulua kentzea
> ez da irtenbidea. Alfabetatzea, batetik, eta gaztelaniaren nagusitasuna
> bestetik; horiek dira askatu behar diren korapiloak. Soziolinguistika eta
> psikolinguistika.****
>
>  ****
>
> Jon****
>
>  ****
>  ------------------------------
>
> *Nork:* Patxi Petrirena [mailto:petrirena a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* martes, 12 de febrero de 2013 10:03 ****
>
>
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?****
>
>  ****
>
>  ****
>
> Bigarren itzulia? ****
>
>
>
> Galdera irakurri nuenean, esan nuen bi sailetako izenak ezagutzen
> ditugula: "etxe" amaierakoak eta "etxea" amaierakoak. Ez daukat ezer,
> jakina, "Arraun Etxea (-a)" izenaren kontra. Baina gogorarazi nahi nuen
> euskarazkoa dela beste aukera ere, artikulurik gabekoa, oso oker ez banago.
>
> Izen batzuk bilatu ditut Nafarroako Toponimia Ofiziala eta Gipuzkoako Datu
> Espazialen Azpiegitura webguneetan. Asko dira "etxea" amaierakoak, nola ez,
> baina badira "etxe" amaierakoak ere.
>
>          http://toponimianavarra.tracasa.es/Default.aspx?lang=eus
>
>          http://b5m.gipuzkoa.net/web5000/
>
> Nafarroakoan ("etxe" eta "etx" amaierak bilatuta), hor ditugu, esaterako:
> Xukiletx (Baztan), Etuletx (Esteribar), Artetxe (Arano), Auntzetxe
> (Bakaiku, Ziordia, Altsasu eta Etxarri Aranatz), Beitikoetxe (Baztan),
> Kandeletxe (Leitza)…
>
> Gipuzkoakoan, lehenbiziko banaka batzuk hartuta: Abeletxe (Zizurkil),
> Abatetxe (Elgoibar), Aginetxe (Azpeitia), Agirretxe (Errezil)…
>
> Pentsatzen dut, bestalde, izen berezietan osagai arruntek beti gorde behar
> balute artikulua ez genukeela ezagutuko -soro, -egi, edo -bizkar amaierako
> toponimorik, bakar batzuk aipatzeagatik, ez?
>
> Xabier Aristegietaren galderarentzat, ez dut erantzunik: "Eusko Tren izen
> egokia da?". Ez dut inola ere irudikatzen "Bidasoko Tren" izena, esate
> baterako; hori egia da.
>
> Baina egia da, halaber, txoko bat bataiatzeko "Mindegi" eta "Mindegia"
> izenak ibili ditudala buruan (oraintxe konturatu naiz, kasualitatez), eta
> lehenbizikoa aukeratu dudala (aurkitu ditut lekukotasunak, jakina).
>
> Egun ona izan!
>
> Patxi  ****
>
>  ****
>
> ** **
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130212/7bb01229/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago