[itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Ost, Ots 13, 10:06:47, CET 2013


Ea Arraunetxe(a)k ez digun orain sistema osoa iraultzen.

Begira zer idatzi zuen Gotzon Egiak 1886an (ez da atzo goizeko kontua),
Senezen 5. zenbakian:

<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<

Euskaltzaindiako Gramatika Batzordeak orain arte argitara eman duen lehen
liburuan bere eritzia eskaintzen du izen berezi hauei buruz (ikus 62-64
orrialdeak). Hona hitz bitan zer dioen.

"Berez izen sintagma arrunt diren" izen berezi hauetan sintagma osoa hartu
behar omen da, "eta, deklinatzerakoan, mugatzailerik ez balego bezala
jokatu, -A itsatsia duten izen bereziak balira bezala". Adibideak ematen
ditu: "Deia-koekin ez naiz aspaldion mintzatu" eta "Argia-ra gutun ugari
iritsi dira" (sic) behar omen du.

Gainera, badira beste zenbait halako izen berezi, non derrigorrez jokatu
behar bait da -A itsasia balute bezala: "Gure etxea taberna" edo *"Arrano
beltza elkartea".* Hauetan, ezin liteke pentsa benetako "gure etxea" edo
"arrano beltza" hegaztia aipatzen direnik. Beraz, hauetan argi dago "Gure
etxea-ra goaz" edo *"Arrano beltza-tik* nator" behar duela.

Aitzitik, gisa honetako beste izen berezi batzuk deitura izatez gainera
deskrizioa ere badira "Euskadiko Partidu Komunista" alderdi politiko baten
izendapena izatearekin batera alderdi berorren deskrizioa da. Esan nahi
bait da "partidu" bat dela benetan, "Arrano beltza elkartea" arrano beltzik
ez den bezala. Hemen ere kontu garbia, beraz.

"Baina, dio Euskaltzaindiak, *Herri Batasuna,* adibidez, deituraz gainera *
batasuna* ote?" Zalantzan ibili ohi omen gara. Alegia, deitura soila
balitz, *Herri Batasunako* idatzi eta esan beharko litzateke, *Euskadiko
Ezkerrako* belaza. Deituraz gainera benetako *batasuna eta ezkerra* balira,
orduan *Herri Batasuneko eta Euskadiko Ezkerreko* beharko luke. Nola
erabaki? "Kontu hau ez dago batere garbi", Euskaltzaindiaren epai zorrotza.

*Herri Batasuna* deiturak benetako "batasuna" adierazten ote duen, edo
*Euskadiko
Ezkerra* benetako "ezkerra" ote den aztertzen ez naiz ausartuko, gramatikaz
gaindi besteren mahaian agintzeko gogoak ez bait dit ematen. Nork bere
izendapenaren jabe izateko askatasuna du-ta, hor "batasuna" eta "ezkerra"
direla agintzen dit belarriak. Horrenbestez, "Herri Batasuneko mahai
nazionala" eta "Euskadiko Ezkerreko biltzar tipia" behar du. Hala esan
zidan behin adiskide batek: deitura horiek duela ehun urte asmatuak balira,
inork ez luke dudarik egingo "Herri Batasuneko" edo "Euskadiko Ezkerreko"
esaten. Gaur berriz dena dugu korapilo eta hizpide...
<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<

Ejem! Lehenengo hitza "EuskaltzaindiAko" da hor (duela 27 urte izan zen;
izan gaitezen barkaberak). Baina, gainerakoan, ondo bilduta dago gaia.

Duela 9 urte, *Ortotipografia *lana kaleratu zuen Hezkuntza Sailak, eta han
ere luze-zabal landu zen gaia. Izena eta izana bat ez datozenean agertzen
dira zalantzak.

Alegia, "Euskal Herriko Unibertsitatea" eta "Euskal Herriko
Unibertsitateko" idazten dugu (eta ez *"Euskal Herriko Unibertsitateako").
Zergatik? Euskal Herriko Unibertsitatea unibertsitatea delako: bat datoz
izena eta izana.

Bestalde, "Berria" eta "Argia" eta "Berriako eta Argiako kazetariak"
idazten dugu (eta ez *"Berriko eta Argiko kazetariak"). Zergatik? Berria
eta Argia ez direlako ez berri, ez argi: izena eta izana ez datoz bat.
Beraz, "Arrano Beltzan afaldu genuen" (eta ez "Beltzean"), "Euskadi
Gazteako esatariak" (eta ez "Gazteko") eta "Toki Onan menua aldatu dute"
(eta ez "Onean").

Tartekoekin dago zalantza. "Herri Batasuna"  batasuna al zen? "Euskadiko
Ezkerra" ezkerra al zen? "Eusko Alkartasuna" alkartasuna al da? Sortzaileen
helburua, behintzat, hori izango zen.

Aposizioa erabiliz (Herri Batasuna alderdian, Euskadiko Ezkerra
alderditik,...),  beti arazoa saihesten ibiltzerik ez dagoenez (irtenbide
koldarra den ala ez den aparte utzita), nik nahiago nuke halakoetan "Heri
BatasunEko", "Euskadiko EzkerrEko" eta "Eusko AlkartasunEko" erabiliko
bagenu. Hala ere, egia da datuek erakusten dutela nahasbide handia dagoela.
ETBk eta Berriak, adibidez, hala jokatzen dute. Baina, adibidez, Eusko
Alkartasunak berak, www.euskoalkartasuna.org  webgunean, "Eusko
AlkartasunAko idazkari nagusia" erabiltzen du behin eta berriro.

Ez da kontu bera, baina ez dago urruti, plurala duten izenen arazoa:
Plazandreok, Euskal Herritarrok, Gazte Sozialistak... Beste baterako.

Alfontso

2013/2/13 <sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es>

> Orduan zertan gelditzen da kontua, adibidez “Herri Batasuna” bezalako
> izenekin? Izen bereziak bilakatutako izen arruntak dira, hots, “Herri
> Batasunakoa” da? Ala, derrigorrez arrunten erregimenari eutsi behar dio,
> hau da, “Herri Batasunekoa”? Hau badiot da joera biak zabaldu direlako
> neurri batean, Euskaltzaindiaren eredutik, igual. Lehen bazegoen korronte
> bat “herri batasuna”, kontzeptu arrunta moduan, eta “Herri Batasuna” forma
> lexikalizatua, biok bereiztearren. Agian erdararen eraginez izan daiteke.*
> ***
>
> ** **
>
> *De:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Enviado el:* martes, 12 de febrero de 2013 14:23
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?****
>
> ** **
>
> Honela laburbilduko nuke kontua:****
>
>  ****
>
> 1.- "Arraunetxe" ontzat jotzeko, izen berezitzat hartu beharra dago.****
>
>  ****
>
> 2.- Norberak zilegi du bere etxeari gogokoen duen izena jartzea. Horrekin,
> eztabaida amaituta legoke.****
>
>  ****
>
> 3.- Alabaina, "Arraun Etxea" eta "Arraunetxe"ren artean aukeratzeari
> dagokionez, euskararen ikuspegitik logikoena iruditzen zait arrunta den
> euskal izen bat hain zuzen ere halakotzat tratatzea, arruntzat. Izendapen
> bat erabakitzean, arrunta dena berezitzat tratatzeak, uste dut horixe bera
> erakusten duela: "arrunta dena (edo behar lukeena)... berezitzat
> hartzea". Hurbilago ikusten dut euskarazko izendapena gauza arrotz gisa
> tratatzen duen jarrera batetik. Ez naiz honekin esaten ari, noski,
> "Etxeberri" eta horrelakoak inola ere gaztelaniaren ikuspegitik osatuta
> daudenik, baizik eta, batetik, salbuespenekoak direla, eta, bestetik,
> tankera horretakoak direla, kasualitatez, gaztelaniazko funtzionamendu bati
> erosoen zaizkionak, "Eusko Tren" izendapenak agerian uzten duen bezala.
> Nire ustez, euskarazko ikusmolde batetik, errotulu batean normalena "Arraun
> Etxea" da, "Zuzenbide Fakultatea" den bezalaxe.****
>
> <jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila 12 10:48):***
> *
>
> Izen moduan, biak dira zuzenak, artikuludunak eta hainbakoak. Beraz,
> aukera librea dela uste dut, gustukoa.****
>
>  ****
>
> Arazoa, ostera, ez da horrekin konpontzen. Oso larria da Iņakik azaldutako
> fenomenoa, eta Oriotik at ere ikusten eta entzuten dugu (hizkuntzaren
> profesionalei entzun izan diet “*EuskaltzaindiAkoa”, “*ikurrina bat”,
> “*hiru ertzaina” eta horrelakoak). Hori ez da konpontzen izenetatik –a
> kenduta, hiztunei irakatsita baino. “Orioko futbol taldea” izenetik –ko
> kentzea konponbidea ez den bezalaxe, beste izenetatik –a artikulua kentzea
> ez da irtenbidea. Alfabetatzea, batetik, eta gaztelaniaren nagusitasuna
> bestetik; horiek dira askatu behar diren korapiloak. Soziolinguistika eta
> psikolinguistika.****
>
>  ****
>
> Jon****
>
>  ****
> ------------------------------
>
> *Nork:* Patxi Petrirena [mailto:petrirena a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* martes, 12 de febrero de 2013 10:03 ****
>
>
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?****
>
>  ****
>
>  ****
>
> Bigarren itzulia? ****
>
>
>
> Galdera irakurri nuenean, esan nuen bi sailetako izenak ezagutzen
> ditugula: "etxe" amaierakoak eta "etxea" amaierakoak. Ez daukat ezer,
> jakina, "Arraun Etxea (-a)" izenaren kontra. Baina gogorarazi nahi nuen
> euskarazkoa dela beste aukera ere, artikulurik gabekoa, oso oker ez banago.
>
> Izen batzuk bilatu ditut Nafarroako Toponimia Ofiziala eta Gipuzkoako Datu
> Espazialen Azpiegitura webguneetan. Asko dira "etxea" amaierakoak, nola ez,
> baina badira "etxe" amaierakoak ere.
>
>          http://toponimianavarra.tracasa.es/Default.aspx?lang=eus
>
>          http://b5m.gipuzkoa.net/web5000/
>
> Nafarroakoan ("etxe" eta "etx" amaierak bilatuta), hor ditugu, esaterako:
> Xukiletx (Baztan), Etuletx (Esteribar), Artetxe (Arano), Auntzetxe
> (Bakaiku, Ziordia, Altsasu eta Etxarri Aranatz), Beitikoetxe (Baztan),
> Kandeletxe (Leitza)…
>
> Gipuzkoakoan, lehenbiziko banaka batzuk hartuta: Abeletxe (Zizurkil),
> Abatetxe (Elgoibar), Aginetxe (Azpeitia), Agirretxe (Errezil)…
>
> Pentsatzen dut, bestalde, izen berezietan osagai arruntek beti gorde behar
> balute artikulua ez genukeela ezagutuko -soro, -egi, edo -bizkar amaierako
> toponimorik, bakar batzuk aipatzeagatik, ez?
>
> Xabier Aristegietaren galderarentzat, ez dut erantzunik: "Eusko Tren izen
> egokia da?". Ez dut inola ere irudikatzen "Bidasoko Tren" izena, esate
> baterako; hori egia da.
>
> Baina egia da, halaber, txoko bat bataiatzeko "Mindegi" eta "Mindegia"
> izenak ibili ditudala buruan (oraintxe konturatu naiz, kasualitatez), eta
> lehenbizikoa aukeratu dudala (aurkitu ditut lekukotasunak, jakina).
>
> Egun ona izan!
>
> Patxi  ****
>
>  ****
>
> ** **
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130213/03be7e67/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago