[itzul] Zalantza
Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
itzuliz a bildua euskaltel.net
Ost, Ots 13, 12:40:40, CET 2013
>Dena dela, komatxoek honela beharko liketek:
Bai arrazoia.
Segi bixkor
Joxemari
2013/02/13 11:53(e)an, Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)(e)k idatzi zuen:
>
> Lehena bai, dudarik gabe. Dena dela, komatxoek honela beharko liketek:
>
> "baina larriagoa zen 'desfilea nola aterako' horrek sortzen zuen/zien
> tentsioa"
>
>
> Bigarrena, berriz, ez nuke ontzat joko, honela jarriko nikek:
>
> "baina larriagoa zen desfilea nola aterako zen duda egiteak sortzen
> zuen/zien tentsioa"
>
> edo
>
> "baina larriagoa zen desfilea nola aterako zen zalantzak sortzen
> zuen/zien tentsioa"
>
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> _________________________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Biltzar Nagusiak, 11, behea
> 01010 GASTEIZ
>
> Tel.: 945 174 476
>
>
>
> 2013-02-13 11:38(e)an, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua(e)k idatzi zuen:
>> ... eta 'zalantza' alde batera utzita, esaldi balitz:
>>
>> "baina larriagoa zen 'desfilea nola aterako horrek' sortzen zuen/zien
>> tentsioa"
>> "baina larriagoa zen 'desfilea nola aterako zen horrek' sortzen
>> zuen/zien tentsioa"
>>
>> Biak baleko?
>>
>>
>> 2013/02/13 11:24(e)an, Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)(e)k idatzi zuen:
>>>
>>> Aditzak («sortzen zuen») ergatibo marka eskatzen duenez, ez da
>>> zuzena. Gainera, idazkera traketsa du, zalantza ez baita «desfilea
>>> nola aterako» horrek sortua: «desfilea nola aterako» da, hain zuzen
>>> ere, zalantza. Beraz, honela jarriko nuke:
>>>
>>> «baina larriagoa zen zerabilten zalantza, desfilea nola aterako»
>>>
>>> edo
>>>
>>> «baina larriagoa zen sortu zitzaien zalantza, desfilea nola aterako»
>>>
>>>
>>> Ondo izan,
>>>
>>> Xabier
>>>
>>> _________________________
>>>
>>> Xabier Armendaritz
>>> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
>>> Biltzar Nagusiak, 11, behea
>>> 01010 GASTEIZ
>>>
>>> Tel.: 945 174 476
>>>
>>>
>>>
>>> 2013-02-13 10:45(e)an, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua(e)k idatzi zuen:
>>>> Kaixo: sentitzen dut kate luze eta interesgarri horretan sartu
>>>> behar izatea, baina...
>>>>
>>>> Zuzena al da esaldi hau?
>>>>
>>>> "baina larriagoa zen desfilea nola aterako (horrek) sortzen zuen
>>>> zalantza"
>>>>
>>>> Esaldi horretan 'horrek' hori nik txertatu dut.
>>>>
>>>> Egun on (hotz) pasa
>>>>
>>>> Joxemari
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130213/f6038872/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago