[itzul] Zalantza

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Ots 13, 17:14:36, CET 2013


Azken esaldian esan duzunaren ildotik, Julian, lehenengo esaldiko "tentsioa" aurreratu egingo nuke:

"Baina tentsioa larriagoa zen desfilea nola aterako zen".

Elkarren segidan egon ez daitezen "tentsioa" eta "desfilea", izen bi, bata aurreko perpausekoa eta bestea atzekokoa.

Jon

 

 

________________________________

Nork: Julian Maia [mailto:julian.maia a bildua ehu.es] 
Bidaltze-data: miércoles, 13 de febrero de 2013 17:07
Nori: 'ItzuL'
Gaia: Re: [itzul] Zalantza

 

 

Niri hau ere ongi iduritzen zait:

"baina larriagoa zen tentsioa desfilea nola aterako zen"/ "baina larriagoa zen tentsioa nola aterako zen desfilea".

Adibidez, beheko hau itzultzeko:

Tenía una gran preocupación sobre (acerca de) cómo se desarrollaría el desfile

 

Uste dut honela egin daitekeela ahoz behinik behin:

Kezka handia zuen desfilea nola aterako zen.

 

Eta horrengatik, zergatik ez beste hau?

Tentsio handia zuen desfilea nola aterako zen.

 

Julian

 

De: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua [mailto:itzuliz a bildua euskaltel.net] 
Enviado el: miércoles, 13 de febrero de 2013 10:46
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Zalantza

 

Kaixo: sentitzen dut kate luze eta interesgarri horretan sartu behar izatea, baina...

Zuzena al da esaldi hau?

"baina larriagoa zen desfilea nola aterako (horrek) sortzen zuen zalantza" 

Esaldi horretan 'horrek' hori nik txertatu dut.

Egun on (hotz) pasa

Joxemari

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130213/f977c039/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago