[itzul] Zalantza

Dionisio Amundarain Sarasola dioni a bildua facilnet.es
As, Ots 12, 20:03:45, CET 2013


Ba, “Baina tentsioa larriagoa zen desfilea nola aterako” aski izango
litzatekeela esango nuke; hain zuzen ere, lerro berean bi “zen” ez jartzeko.
DIONISIO

 

 

De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es] 
Enviado el: miércoles, 13 de febrero de 2013 17:15
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Zalantza

 

Azken esaldian esan duzunaren ildotik, Julian, lehenengo esaldiko “tentsioa”
aurreratu egingo nuke:

“Baina tentsioa larriagoa zen desfilea nola aterako zen”.

Elkarren segidan egon ez daitezen “tentsioa” eta “desfilea”, izen bi, bata
aurreko perpausekoa eta bestea atzekokoa.

Jon

 

 

  _____  

Nork: Julian Maia [mailto:julian.maia a bildua ehu.es] 
Bidaltze-data: miércoles, 13 de febrero de 2013 17:07
Nori: 'ItzuL'
Gaia: Re: [itzul] Zalantza

 

 

Niri hau ere ongi iduritzen zait:

“baina larriagoa zen tentsioa desfilea nola aterako zen”/ “baina larriagoa
zen tentsioa nola aterako zen desfilea”.

Adibidez, beheko hau itzultzeko:

Tenía una gran preocupación sobre (acerca de) cómo se desarrollaría el
desfile

 

Uste dut honela egin daitekeela ahoz behinik behin:

Kezka handia zuen desfilea nola aterako zen.

 

Eta horrengatik, zergatik ez beste hau?

Tentsio handia zuen desfilea nola aterako zen.

 

Julian

 

De: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua [mailto:itzuliz a bildua euskaltel.net] 
Enviado el: miércoles, 13 de febrero de 2013 10:46
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Zalantza

 

Kaixo: sentitzen dut kate luze eta interesgarri horretan sartu behar izatea,
baina...

Zuzena al da esaldi hau?

"baina larriagoa zen desfilea nola aterako (horrek) sortzen zuen zalantza" 

Esaldi horretan 'horrek' hori nik txertatu dut.

Egun on (hotz) pasa

Joxemari

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130212/03aa8870/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago