[itzul] Zalantza

Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) aixe a bildua ctv.es
Ost, Ots 13, 21:16:49, CET 2013


Nik uste hor koma nahitaezkoa dela (eta, orduan, berdin dio «tentsioa» 
non jartzen dugun):

«baina larriagoa zen tentsioa, desfilea nola aterako (zen)»

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ

Tel.: 945 174 476


2013-02-13 17:14(e)an, jon-agirre a bildua ej-gv.es(e)k idatzi zuen:
> Plantilla normalizada para WORD
>
> Azken esaldian esan duzunaren ildotik, Julian, lehenengo esaldiko 
> "tentsioa" aurreratu egingo nuke:
>
> "Baina tentsioa larriagoa zen desfilea nola aterako zen".
>
> Elkarren segidan egon ez daitezen "tentsioa" eta "desfilea", izen bi, 
> bata aurreko perpausekoa eta bestea atzekokoa.
>
> Jon
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> *Nork:*Julian Maia [mailto:julian.maia a bildua ehu.es]
> *Bidaltze-data:* miércoles, 13 de febrero de 2013 17:07
> *Nori:* 'ItzuL'
> *Gaia:* Re: [itzul] Zalantza
>
> Niri hau ere ongi iduritzen zait:
>
> "baina larriagoa zen tentsioa desfilea nola aterako zen"/ "baina 
> larriagoa zen tentsioa nola aterako zen desfilea".
>
> Adibidez, beheko hau itzultzeko:
>
> Tenía una gran preocupación sobre (acerca de) cómo se desarrollaría el 
> desfile
>
> Uste dut honela egin daitekeela ahoz behinik behin:
>
> Kezka handia zuen desfilea nola aterako zen.
>
> Eta horrengatik, zergatik ez beste hau?
>
> Tentsio handia zuen desfilea nola aterako zen.
>
> Julian
>
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130213/430a8a53/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago