[itzul] Zalantza
Julian Maia
julian.maia a bildua ehu.es
Ast, Ots 14, 13:26:53, CET 2013
Xabierri: nire beharrian komaren beharrik ez da, eta uste dut horrek
erritmoa kentzen diola esaldiari, eta beharbada ez dugu hori nahi...
Eta Jonek esaten duenaz, nire ustez ñabardurak izan daitezke ordenamendu
bakoitzaren arabera. Ez nintzateke atrebituko esatera beharrezkoa dela
“tentsioa” aurreratzea.
Galdera eginen nuke ea beheko esaldi horiek biek balio bera duten eta truka
daitezkeen beti. Ez dut uste, baina pentsatzeko kontua da, testuingurua zein
den eta zer azpimarratu nahi dugun:
Baina tentsioa larriagoa zen nola aterako zen desfilea (testuingurua:
adibidez, bazen beste tentsio bat, baina tentsio hau larriagoa zen)
Baina larriagoa zen tentsioa desfilea nola aterako zen (adibidez: bazen
beste kezka handi bat, baina haren aldean tentsioa larriagoa zen kezka hura
baino)
Zuen iritzien zain, ongi segi.
Julian
De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
Enviado el: miércoles, 13 de febrero de 2013 17:15
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Zalantza
Azken esaldian esan duzunaren ildotik, Julian, lehenengo esaldiko “tentsioa”
aurreratu egingo nuke:
“Baina tentsioa larriagoa zen desfilea nola aterako zen”.
Elkarren segidan egon ez daitezen “tentsioa” eta “desfilea”, izen bi, bata
aurreko perpausekoa eta bestea atzekokoa.
Jon
_____
Nork: Julian Maia [mailto:julian.maia a bildua ehu.es]
Bidaltze-data: miércoles, 13 de febrero de 2013 17:07
Nori: 'ItzuL'
Gaia: Re: [itzul] Zalantza
Niri hau ere ongi iduritzen zait:
“baina larriagoa zen tentsioa desfilea nola aterako zen”/ “baina larriagoa
zen tentsioa nola aterako zen desfilea”.
Adibidez, beheko hau itzultzeko:
Tenía una gran preocupación sobre (acerca de) cómo se desarrollaría el
desfile
Uste dut honela egin daitekeela ahoz behinik behin:
Kezka handia zuen desfilea nola aterako zen.
Eta horrengatik, zergatik ez beste hau?
Tentsio handia zuen desfilea nola aterako zen.
Julian
De: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua [mailto:itzuliz a bildua euskaltel.net]
Enviado el: miércoles, 13 de febrero de 2013 10:46
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Zalantza
Kaixo: sentitzen dut kate luze eta interesgarri horretan sartu behar izatea,
baina...
Zuzena al da esaldi hau?
"baina larriagoa zen desfilea nola aterako (horrek) sortzen zuen zalantza"
Esaldi horretan 'horrek' hori nik txertatu dut.
Egun on (hotz) pasa
Joxemari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130214/631c6a5b/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago