[itzul] “Productos Lácteos Sostenibles”

Jabier Zabaleta euskara a bildua oriokoudala.com
Al, Ots 18, 13:13:04, CET 2013


Joan den ostiralean aritu zen gai horretaz (sostenible/iraunkor) Bego Montorio '31 eskutik' blogean. 

http://31eskutik.com/2013/02/15/stand-iraunkorra/

Artikuluak Antton Gurrutxagaren erantzuna izan zuen, oso argigarria.

Anttonek erantzun horretan dioenaren arabera, ordain egokiena 'esneki jasangarriak' izango litzatekeela ulertzen dut.

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com
943 830 346 --> 8

El 18/02/2013, a les 12:56, Laxaro <laxaro a bildua gmail.com> va escriure:

> Baina horrexek sortzen dit kezka niri, 'iraunkor' horrek esnea produktuaren iraunkortasuna adierazten duela gehiago dirudi, eta izenburuaren asmoa lanbidea iraunarazteko bideak jartzea dela.
> Laxaro
> 
> Josu Garate<josugarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila 18 12:46):
> Esneki iraunkorrak esan liteke.
> 
> Laxaro<laxaro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila 18 12:31):
> 
> Goian datorren izenburu hori inork eman al du euskaraz? Bada ez bada ere. Aldez aurretik eskerrik asko.
> 
> -- 
> Laxaro
> 
> 
> 
> 
> -- 
> Laxaro

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130218/6590670b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago