[itzul] "Productos Lácteos Sostenibles"
Antton Gurrutxaga Hernaiz
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
Al, Ots 18, 14:41:08, CET 2013
"jasangarri"ren aukera? Aurreko astean 31eskutik-en Bego Montoriok "stand
iraunkorra" artikulu interesgarria argitaratu zuen, eta iruzkin hau egin
nion:
"2006an, Terminologia Batzordeak Elhuyarrek EJko Lurralde Antolamendu eta
Ingurumen Sailarentzat egindako *Ingurumen Hiztegi Entziklopediko*aren 2.
edizioa orraztu zuen, eta arazo hau aztertu behar izan zuen, lehen edizioan
(1998) hiztegiko hainbat terminotan erabilitako *jasangarri *izenondoa
Euskaltzaindiak onartutako *iraunkor*ez ordezkatu behar zen ala ez
erabakitzeko. Elhuyarrek gogoeta-txosten bat aurkeztu zuen: a)
*iraunkor *problematikoa
dela erakusteko (artikuluan azaldu duzun adibidearen antzekoak aztertu
genituen); b) *jasangarri *izenondoaren erabidea azaltzeko eta defendatzeko
(kalkoa ez dela argudiatuz); eta c) arazoaren irtenbidea lehendik aski
estandarra bihurtzen ari zen *jasangarri *izenondoa dela adierazteko.
Txosten hori aztertu ondoren, Terminologia Batzordeak erabaki zuen *jasangarri
*aukera onartzea, eta normalizazio-txosten batean eman zuen ebazpen hori.
Bai gure txostena bai Batzordearen erabakia Interneten dituzu, TBren
normalizazio-txostenen orrian (
http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/6503/eu_2415/normalizazio_txostenak.html
)."
"Esnegintza jasangarri" terminoa funtzionala izan daiteke kasu honetan
,ezta?
Antton Gurrutxaga
2013/2/18 Berasategi Zurutuza, Joxe M. <jmbera a bildua alava.net>
> 'Iraunkor' hitza 'sostenible' esateko onartu zenetik daukagun kalapita
> konpondu bitarte,****
>
> kasu honetarako irtenbide bat izan liteke, zeuk diozun 'lanbidea
> iraunarazteko bideak jartzea' horri helduta, "esnegintza iraunkorra"****
>
> Ihesbidea baino ez da, jakina, baina nahi baino sarriago egokitzen zaigu
> ihesi ibili beharra.****
>
> ** **
>
> Ezertarako balio badizu,****
>
> ** **
>
> Joxe Mari Berasategi****
>
> AFAko Euskara Zerbitzua****
>
> ** **
>
> *From:* Laxaro [mailto:laxaro a bildua gmail.com]
> *Sent:* astelehena, 2013.eko otsailak 18 12:56
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] “Productos Lácteos Sostenibles”****
>
> ** **
>
> Baina horrexek sortzen dit kezka niri, 'iraunkor' horrek esnea
> produktuaren iraunkortasuna adierazten duela gehiago dirudi, eta
> izenburuaren asmoa lanbidea iraunarazteko bideak jartzea dela.
> Laxaro****
>
> Josu Garate<josugarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila
> 18 12:46):****
>
> *Esneki iraunkorrak* esan liteke.****
>
> Laxaro<laxaro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila 18 12:31):
> ****
>
> ** **
>
> Goian datorren izenburu hori inork eman al du euskaraz? Bada ez bada ere.
> Aldez aurretik eskerrik asko.
>
> --
> Laxaro****
>
> ** **
>
>
>
>
> --
> Laxaro****
>
> Lege oharra:
> Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik
> zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren
> Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua
> ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako
> datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako
> sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz
> zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.
>
> Aviso legal:
> Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va dirigida
> únicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos
> lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001
> Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado está prohibido
> legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que
> es titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso, rectificación,
> cancelación u oposición al tratamiento de los mismos, será formulada por
> escrito, acreditando la identidad.
>
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
> No imprima este mensaje si no es imprescindible
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130218/c9f91a11/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago