[itzul] "Productos Lácteos Sostenibles"
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.com
Al, Ots 18, 14:53:02, CET 2013
Hona hemen Terminologia batzordeak, gaiari buruzko normalizazio-txostena
jaso ondoren eta eztabaidatu ondoren, 2008ko abenduaren 22an hartutako
erabakia (Euskaltzaindiaren ordezkaria bertan zela, eta haren aldeko
iritziarekin):
Gaia: Ingurumen hiztegia
Erabakia:<(garapen) jasangarri> terminoa hobestea.
OHARRA: Euskaltzaindiari erabakiaren berri emango zaio, eta
normalizazio-txostena ere (
http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/6503/eu_2415/normalizazio_txostenak.html)
bidaliko zaio.
Horregatik agertzen da Euskaltermen <garapen jasangarri> 4 zenbakiarekin,
termino hobetsia dela adieraztearren.
Alfontso Mujika
2013/2/18 MUSDEH a bildua terra.es <MUSDEH a bildua terra.es>
> Afera bai dela iraunkorra, baina ez, agian, jasangarria. Neronek,
> zalantza-dantzaren azken "edizioan" edo, IRAUNBIDEKO proposatu nuen,
> IRAUNKORrek ez duelako betetzen esanahia behar bezala, eta JASANGARRIk
> askotan azkoz gutxiago ere.
> Juan Gartziak IRAUNBIDEZKO zuzendu zidan, eta ados. Nahiz eta BIDE barne
> hartzen duen, badirudi zail duela nire horrek bide egitea; aukera emango al
> diogu, ea jasangarri behintzat egiten zaigun..., esnekia baino
> jasangarriago?
>
> Mikel Haranburu
>
>
> ----Mensaje original----
> De: inakixabier a bildua gmail.com
> Fecha: 18/02/2013 14:19
> Para: "ItzuL"<itzul a bildua postaria.com>
> Asunto: Re: [itzul] "Productos Lácteos Sostenibles"
>
>
> Kalapita hori konpontzeko modu bakarra 'iraunkor' desegoki horri pase
> forala ematea da. Neronek horrelaxe egiten dut.
>
> Inaki
>
> Berasategi Zurutuza, Joxe M.<jmbera a bildua alava.net> igorleak hau idatzi zuen
> (2013 otsaila 18 13:11):
>
>> 'Iraunkor' hitza 'sostenible' esateko onartu zenetik daukagun kalapita
>> konpondu bitarte,
>>
>> kasu honetarako irtenbide bat izan liteke, zeuk diozun 'lanbidea
>> iraunarazteko bideak jartzea' horri helduta, "esnegintza iraunkorra"
>>
>> Ihesbidea baino ez da, jakina, baina nahi baino sarriago egokitzen zaigu
>> ihesi ibili beharra.
>>
>>
>>
>> Ezertarako balio badizu,
>>
>>
>>
>> Joxe Mari Berasategi
>>
>> AFAko Euskara Zerbitzua
>>
>>
>>
>> From: Laxaro [mailto:laxaro a bildua gmail.com]
>> Sent: astelehena, 2013.eko otsailak 18 12:56
>> To: ItzuL
>> Subject: Re: [itzul] “Productos Lácteos Sostenibles”
>>
>>
>>
>> Baina horrexek sortzen dit kezka niri, 'iraunkor' horrek esnea
>> produktuaren iraunkortasuna adierazten duela gehiago dirudi, eta
>> izenburuaren asmoa lanbidea iraunarazteko bideak jartzea dela.
>> Laxaro
>>
>> Josu Garate<josugarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila
>> 18 12:46):
>>
>> Esneki iraunkorrak esan liteke.
>>
>> Laxaro<laxaro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila 18
>> 12:31):
>>
>>
>>
>> Goian datorren izenburu hori inork eman al du euskaraz? Bada ez bada ere.
>> Aldez aurretik eskerrik asko.
>>
>> --
>> Laxaro
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> --
>> Laxaro
>>
>> Lege oharra:
>> Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik
>> zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren
>> Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua
>> ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako
>> datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako
>> sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz
>> zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.
>>
>> Aviso legal:
>> Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va dirigida
>> únicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos
>> lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001
>> Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado está prohibido
>> legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que
>> es titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso, rectificación,
>> cancelación u oposición al tratamiento de los mismos, será formulada por
>> escrito, acreditando la identidad.
>>
>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
>> No imprima este mensaje si no es imprescindible
>>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130218/559ac859/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago