[itzul] "Productos Lácteos Sostenibles"
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Al, Ots 18, 18:10:30, CET 2013
Erabat ados: guztiz irizpide subjektiboa da, eta hiztunek hitz horrekiko
izan lezaketen abegikortasuna edo halakorik eza igartzeko ildo bat besterik
ez da.
Bestetik, eta nik dakidala, "sostengagarri" inork ez du "baztertu" (are
gutxiago "erabat" "baztertu"), ez eta intrinsekoki baztergarritzat jo ere.
Zer esanik ez, "xurgagailu"rekin batera aipaturikoen zerrendari dagokionez.
Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)<aixe a bildua ctv.es> igorleak hau idatzi zuen
(2013 otsaila 18 17:39):
>
>
> Beheko nire mezuan, irakur bedi «ez da batere parametro objektiboa», arren.
>
>
> 2013-02-18 17:35(e)an, Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)(e)k idatzi zuen:
>
>
> Hitz baten kakofonikotasuna, ordea, ez da batere parametro subjektiboa:
> belarri batetik bestera aldatzen da...
>
> «sostengagarri» kakofonikotzat hartuta baztertzen duenak, bestalde,
> pentsatzekoa da kakofonikotzat jo eta erabat baztertuko dituela
> «xurgagailu», «mugagabe», «ernegagarri», «frogagaitz» eta abar, nahiz eta
> euskaldun askok eta Euskaltzaindiak berak (ikus *Hiztegi Batua*) erabat
> onartuak dituzten.
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> ___________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Biltzar Nagusiak, 11, behea
> 01010 GASTEIZ
>
> Tel.: 945 174 476
> 656 703 313
> <aixe a bildua aixe.net> <aixe a bildua aixe.net>
>
>
>
> Gustuak gustu,
>
> 2013-02-18 17:09(e)an, Xabier Aristegieta(e)k idatzi zuen:
>
> "Sostengagarri"ri ikusten diodan alde txarra bere kakofonikotasuna da, eta
> horrek eragina izan dezake, eta ez makala, bere "jendarterakortasun"ean.
>
> Gustatu zait, bestalde, Koldoren "eutsigarritasun"a.
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130218/fdf75615/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago