[itzul] "Productos Lácteos Sostenibles"
Antton Gurrutxaga Hernaiz
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
As, Ots 19, 09:15:21, CET 2013
Mikel:
Honela diozu:
"Batetik, kontraesankorra da irauteko bide ematen duen garapena, egokia
dena, jasan behar izatea, nahiz eta jasangarria den... eta bestetik,
jasangarria dena ala ez dena, garapen edo dena delako egintzaren ondorioak
dira, eta ez garapena edo egintza bera"
Kontraesankorra dela diozu, eta "jasa behar izatea" esan duzunez,
badaezpada ere, argitu nahi nuke *jasangarri* izenondoren barneko
*jasan *aditzaren
subjektua ez garela gu. Ez dugu guk garapena jasaten edo ez jasaten.
Ingurumena da, natura da gure garapenaren ondorioak jasan ezin daitekeena.
Erregai fosilen gaur egungo ustiaketa jasanezina da naturarentzat.
Zergatik? Baliabideak ez direlako berritzen guk xahutzen ditugun abiaduran.
Berriztagarriak ez direlako alegia.
Hau diozuenean berriz, ez dizut ulertu. Ze alde dago?
"Eta ahaztuta geratu zait jasangarriren aurkako beste ideia bat: jarduera
edo ekoizpen egintza askotako gertaera, emaitza eta ondorioak , gerta
litezkeela jasangarri, baina ez iraunbidezko."
Koldorekin ados. Lehen ez dut komentatu Ingurumen Hiztegiaren lehen
bertsioa egin genuenean (1998) hiztegian parte hartu zuten adituek *garapen
jasangarri* erabiltzen zutela ordurako. Ez zen guk sortutako terminoa,
beraz, eta terminologian beti begiratzen diogu adituen erabilerari eta
iritziari.
Orduan, *garapen*ekin erabiltzen zen batez ere (edo ia-ia horrekin
bakarrik). Gerora, disparatu egin da izenondoak modifika ditzakeen izenen
multzoa, izenondo beregaina da. Eta egia da, batez ere hitzaren erabilpen
ez-teknikoetan, (publizitarioetan, esango nuke), *jasangarri*k ere arazoak
ditu (*hiri jasangarria* da horietako bat). Beharbada *eutsigarri *izan
zitekeen soluzioa, hori ezin dut ukatu. Arazo linguistikoak ere zituen
(gerora txostenean azaldu genituenak). Ikusi duzu guk zergatik ez genuen
bultzatu, -*garri *atzizkiaren ohiko aktibo/pasibo bikoiztasuna. Baina
garai hartan ezarri egin behar geniokeen gurekin lankidetzan ari zen
komunitateari, eta zergatik egin hori garapen jasangarri egokia bazen?
orduan (1998) ezin izan genuen sumatu praktikoki edozein izenekin zer
arrakasta mediatiko izango zuen.
Kontzeptua espezialitate-arlo batetik dator, horko aditu euskaldunak (edo
gehienak behintzat) *garapen jasangarri* erabiltzen hasten dira. Gero,
Euskaltzaindiak garapen iraunkor erabakitzen du. Ordurako,
*sustainable *izenondoa
lexikalizatu egiten da, beregain bihurtu, eta arazo batzuk sortzen dira
izen-sintagma batzuetan. Gehienok ados gaude arazo gehiago dituela *iraunkor
*rek. Arlo teknikoetan, askoz ere gehiago. Hala aitortu zuen Terminologia
Batzordeak. Zer egin? Koldok maiz aipatzen du Sisiforen harria, eta bat
nator esan duenarekin.
Dena den, azken-azken benetako hitza erabiltzaileek daukate. Ikusiko dugu,
denbora pixka bat utzi beharko dugu TBren erabakiak eraginik izango duen
jakiteko, eta ze nagusitzen den ikusteko.
Antton
2013/2/19 kbiguri <kbiguri a bildua yahoo.es>
> Nik txosten bat egin beharko banu, aldiz, honako gogoeta hauek egingo
> nituzke:
>
> - Hizkuntzalari, lexikologo eta itzultzaileon komunitatea gara,
> zoritxarrez, gizarte euskaldunari erdaraz iristen zaizkion kontzeptu eta
> termino berrien euskal bertsioa eskaini behar diogunak, eta komeni da,
> behintzat, aipatutako komunitate horrek egiten duen proposamena adostua
> izatea.
>
> - Komunitate horretako hainbat kiderentzat, "iraunkor" hitzak arazoak
> sortzen ditu, ez duelako esanahi unibokorik, eta, beraz, testuinguru
> askotan anbiguetatea sortzen duelako.
>
> - Nire ustez, utzi bekit hori pentsatzen behintzat, gauza berbera
> gertatzen da, tamalez, "jasangarri" hitzarekin. Nire interprete
> esperientzian oinarrituta, esan diezazueket zer momentu txarrak pasa
> daitezkeen segundo frakzio batean erabaki behar duzunean nola itzuli:
> * "bizimodu jasangarriagoa behar dugu": más "sostenible" ala
> "soportable"?
> * "Bilbo ez da oso hiri jasangarria": "sostenible" ala "soportable".
> Arazoa ez dago "garapen jasangarria" esamoldean, baina bai beste
> zenbait testuingurutan, hitzaren beste adiera arrunt edo ez teknikoagatik.
> Pentsa nolako arazoak bat-batean itzuli nahi badugu "familia jasangarria",
> "etxe jasangarriak", "lan jasangarria"...
>
> - Zer esanik ez, gauza berbera familia, etxea edo lana "iraunkorra" balitz.
>
> IRAUNBIDEZKO dela, eta, aldiz, beste honako arazo hauek topatzen dizkiot:
>
> - Gure komunitateak euskaldun gizarteari eskaini behar dion irtenbidea
> erabilerraza izatea komeni da, batez ere ahozko erabilerarako, eta ez dut
> uste hau denik kasua:
> * nekez ikusten dut politikari, zinegotzi, udal teknikari, irakasle...
> euskaldun asko eta asko beren eskema mentalean sustraituta duten IZEN +
> ADJEKTIBO formula bazterrera uzten eta, haren ordez, IZENLAGUNA + IZENA
> erabiltzen. Gainera, norbaiti tontakeria iruditu ahal zaio, baina bost
> silabako hitza da, eta haren eratorria (iraunbidezkotasuna) zortziko bat
> egiteko erabil liteke bera bakar-bakarrik. Ez zait iruditzen oso proposamen
> errealista, ahozko erabilerarako.
>
> - Jakina, beti mantendu dezakegu euskararen barruko diglosia:
> hizkuntzalari, itzultzaile eta lexikologoek eginiko testuetan termino bat,
> eta gizarte euskaldunaren ahoan beste bat.
>
> - Nik EUTSIGARRI proposatuko nukeen (erabilia ikusi izan dut), eratorpen
> lege zaharkituei bizkarra emanez, XXI. mendeko euskarak dituen behar
> berriei erantzun ahal izateko (gogoratu honelako erabakia dagoela orain
> nahiko zabaldu diren hainbat hitzetan: "euskaradun", adibidez, "euskaldun"
> gentilizio huts bihurtu zaigunetik). Hitz ulerterraz, erabilerraz eta
> laburra da, eta ez dago "okupatuta", ez du anbiguitaterik sortzen beste
> adiera arruntago batekin.
>
> - Esanak esan, nik oraingoz "jasangarri" adostearen alde joko nuke,
> gustatu ez arren ere, bere bidea egin duelako jada gure adituen
> komunitatetik harago, eta hiztun arrunt askoren euskara mintzatura igaro
> delako. Nekez lortutakoa ez dezagun alferrik galdu, beti Sisiforen harriari
> bultzaka ibili nahi ez badugu.
>
>
>
> KOLDO BIGURI
>
>
>
>
>
>
> Joxe Mari Berasategi
> AFAko Euskara Zerbitzua
> *From:* Laxaro [mailto:laxaro a bildua gmail.com]
> *Sent:* astelehena, 2013.eko otsailak 18 12:56
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] “Productos Lácteos Sostenibles”
> Baina horrexek sortzen dit kezka niri, 'iraunkor' horrek esnea
> produktuaren iraunkortasuna adierazten duela gehiago dirudi, eta
> izenburuaren asmoa lanbidea iraunarazteko bideak jartzea dela.
> Laxaro
> Josu Garate<josugarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila
> 18 12:46):
> *Esneki iraunkorrak* esan liteke.
> Laxaro<laxaro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila 18
> 12:31):
>
> Goian datorren izenburu hori inork eman al du euskaraz? Bada ez bada ere.
> Aldez aurretik eskerrik asko.
>
> --
> Laxaro
>
>
>
>
> --
> Laxaro
>
> Lege oharra:
> Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik
> zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren
> Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua
> ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako
> datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako
> sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz
> zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.
>
> Aviso legal:
> Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va dirigida
> únicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos
> lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001
> Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado está prohibido
> legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que
> es titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso, rectificación,
> cancelación u oposición al tratamiento de los mismos, será formulada por
> escrito, acreditando la identidad.
>
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
> No imprima este mensaje si no es imprescindible
>
>
>
>
> --
> Laxaro
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130219/d5dc7dc5/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago