[itzul] "Productos Lácteos Sostenibles"
kbiguri
kbiguri a bildua yahoo.es
As, Ots 19, 05:52:50, CET 2013
Nik txosten bat egin beharko banu, aldiz, honako gogoeta hauek egingo nituzke:
- Hizkuntzalari, lexikologo eta itzultzaileon komunitatea gara, zoritxarrez, gizarte euskaldunari erdaraz iristen zaizkion kontzeptu eta termino berrien euskal bertsioa eskaini behar diogunak, eta komeni da, behintzat, aipatutako komunitate horrek egiten duen proposamena adostua izatea.
- Komunitate horretako hainbat kiderentzat, "iraunkor" hitzak arazoak sortzen ditu, ez duelako esanahi unibokorik, eta, beraz, testuinguru askotan anbiguetatea sortzen duelako.
- Nire ustez, utzi bekit hori pentsatzen behintzat, gauza berbera gertatzen da, tamalez, "jasangarri" hitzarekin. Nire interprete esperientzian oinarrituta, esan diezazueket zer momentu txarrak pasa daitezkeen segundo frakzio batean erabaki behar duzunean nola itzuli:
* "bizimodu jasangarriagoa behar dugu": más "sostenible" ala "soportable"?
* "Bilbo ez da oso hiri jasangarria": "sostenible" ala "soportable".
Arazoa ez dago "garapen jasangarria" esamoldean, baina bai beste zenbait testuingurutan, hitzaren beste adiera arrunt edo ez teknikoagatik. Pentsa nolako arazoak bat-batean itzuli nahi badugu "familia jasangarria", "etxe jasangarriak", "lan jasangarria"...
- Zer esanik ez, gauza berbera familia, etxea edo lana "iraunkorra" balitz.
IRAUNBIDEZKO dela, eta, aldiz, beste honako arazo hauek topatzen dizkiot:
- Gure komunitateak euskaldun gizarteari eskaini behar dion irtenbidea erabilerraza izatea komeni da, batez ere ahozko erabilerarako, eta ez dut uste hau denik kasua:
* nekez ikusten dut politikari, zinegotzi, udal teknikari, irakasle... euskaldun asko eta asko beren eskema mentalean sustraituta duten IZEN + ADJEKTIBO formula bazterrera uzten eta, haren ordez, IZENLAGUNA + IZENA erabiltzen. Gainera, norbaiti tontakeria iruditu ahal zaio, baina bost silabako hitza da, eta haren eratorria (iraunbidezkotasuna) zortziko bat egiteko erabil liteke bera bakar-bakarrik. Ez zait iruditzen oso proposamen errealista, ahozko erabilerarako.
- Jakina, beti mantendu dezakegu euskararen barruko diglosia: hizkuntzalari, itzultzaile eta lexikologoek eginiko testuetan termino bat, eta gizarte euskaldunaren ahoan beste bat.
- Nik EUTSIGARRI proposatuko nukeen (erabilia ikusi izan dut), eratorpen lege zaharkituei bizkarra emanez, XXI. mendeko euskarak dituen behar berriei erantzun ahal izateko (gogoratu honelako erabakia dagoela orain nahiko zabaldu diren hainbat hitzetan: "euskaradun", adibidez, "euskaldun" gentilizio huts bihurtu zaigunetik). Hitz ulerterraz, erabilerraz eta laburra da, eta ez dago "okupatuta", ez du anbiguitaterik sortzen beste adiera arruntago batekin.
- Esanak esan, nik oraingoz "jasangarri" adostearen alde joko nuke, gustatu ez arren ere, bere bidea egin duelako jada gure adituen komunitatetik harago, eta hiztun arrunt askoren euskara mintzatura igaro delako. Nekez lortutakoa ez dezagun alferrik galdu, beti Sisiforen harriari bultzaka ibili nahi ez badugu.
KOLDO BIGURI
>> Joxe Mari Berasategi
>> AFAko Euskara Zerbitzua
>> From: Laxaro [mailto:laxaro a bildua gmail.com]
>> Sent: astelehena, 2013.eko otsailak 18 12:56
>> To: ItzuL
>> Subject: Re: [itzul] “Productos Lácteos Sostenibles”
>> Baina horrexek sortzen dit kezka niri, 'iraunkor' horrek esnea produktuaren iraunkortasuna adierazten duela gehiago dirudi, eta izenburuaren asmoa lanbidea iraunarazteko bideak jartzea dela.
>> Laxaro
>> Josu Garate<josugarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila 18 12:46):
>> Esneki iraunkorrak esan liteke.
>> Laxaro<laxaro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila 18 12:31):
>> Goian datorren izenburu hori inork eman al du euskaraz? Bada ez bada ere. Aldez aurretik eskerrik asko.
>>
>> --
>> Laxaro
>>
>>
>>
>> --
>> Laxaro
>>
>> Lege oharra:
>> Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.
>>
>> Aviso legal:
>> Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va dirigida únicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001 Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado está prohibido legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que es titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso, rectificación, cancelación u oposición al tratamiento de los mismos, será formulada por escrito, acreditando la identidad.
>>
>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
>> No imprima este mensaje si no es imprescindible
>>
>>
>>
>> --
>> Laxaro
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130219/6a2a7bd6/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago