[itzul] "Productos Lácteos Sostenibles"
Agirre, Jesus Mª
jm.agirre a bildua parlam.euskadi.net
As, Ots 19, 10:30:35, CET 2013
Nik ere egin dut nire ibilalditxoa, edukia eta sena uztartu nahirik:
a) hasiera batean "eramangarri" eta "jasangarri" erabiltzen nituen
b) gero Euskaltzaindiari men eginez "iraunkor"
c) ondoren, konforme ez eta, "sostengagarri"rekin hasi nintzen
d) baina ez zitzaidan funtzionala iruditu, eta linguistikoki "jator" jokatzeari utzi, eta zuzenean mailegu betea hartzea erabaki du, SOSTENIGARRI, sinpleena, argiena eta nire "sen onak" eskatua delako.
Hor dago Orotarikon agertzen den "SOSTENGARRI" ere, eta hartuko nuke konbentziorik balego.
Baten batek esango dit "hi beti gaztelaniaren morroi". Eta nik erantzuk "zer egingo zioat ba!, informazioa gaztelaniaz jasotzen diat samaldan, eta ahal bezala moldatzen saiatzen nauk; hori bai, eskrupulu gehigirik gabe, errealitatean bizitzen segitu nahi baitiat, ez fikzioan.
Jesus Mari Agirre
________________________________
Nork: Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) [mailto:aixe a bildua ctv.es]
Bidaltze-data: martes, 19 de febrero de 2013 9:45
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] "Productos Lácteos Sostenibles"
Barkatu, Xabier, zure iritziaren aurka idatzi dudala iruditu bazaizu (ez zen nire asmoa, baina segur aski itxura hori emango nuen), nire parrastada sostengagarri kakofonikotzat jotzearen aurkakoa zen, behin baino gehiagotan plazaratu baita anatema hori. Azken batean, euskararen tradizioak dagoeneko ernegagarri, frogagarri, mugagarri eta abar eman baditu, ez diot inolako atarramenturik ikusten orain bat-batean bide hori ixteari (eta, diodan argi eta garbi, ez naiz zu bide hori ixten ari zarenik esaten ari).
Gainerakoan, hauek dira nire arrazoibideak:
1. Terminologia Batzordeak azaldu zuenarekin bat nator: Euskaltzaindiak hobetsitako iraunkor erabiltzeak arazoak sortzen ditu, sustainable eta permanent kontzeptuak nahastea dakarrelako.
2. Koldo Bigurirekin bat nator: Terminologia Batzordeak proposatu duen jasangarri erabiltzeak arazoak sortzen ditu, sustainable eta bearable kontzeptuak nahastea dakarrelako.
3. Proposatu diren gainerako aukeretatik:
- eutsigarri eta euskarri gertuegi ez ote dauden nago (Orotariko Euskal Hiztegiak «eutsigarri. v. euskarri» oharra dakar).
- iraunbidezko ederra da, baina ez dirudi erabilera handirik duenik, Interneten begiratuta (eta, nik uste, ez diegu zertan bilatu euskal baliokide ederrik, zein bere hizkuntzan hain ederrak ere ez diren sustainable, durable, sostenible erdal adjektiboei).
- iraungarri tradiziotik datorren adjektibo bat da, esanahi hauek dituena (Orotariko Euskal Hiztegia): 1. (Lo) que hace durar, mantenerse; medio para perseverar. 2. Duradero. "Estable" Añ. "Permanent" Dv. "Interminable. 3. Soportable.
Erabilera baduela ageri da Interneten.
- sostengagarri 1995az geroztik behintzat erabili izan da, gaur egun ere erabilera baduela ageri da Interneten, eta, esan bezala, euskararen legeei jarraituz egoki sortua da.
Oso gai korapilatsua dela deritzot, hortaz: hiztegiko gaiak ebazteari dagokionez euskal organo gorena (Euskaltzaindia) eta arlo horretan itzal handienetakoa duen beste organo bat aurrez aurre ditugu. Batak dakarren aukera (iraunkor) nahasgarri da sustainable eta permanent kontzeptuak argi ez bereiztea dakarrelako (Terminologia Batzordeak emandako adibide zehatz eta ugariez gainera, aurrekoan «construcción sostenible» itzuli beharra egokitu zitzaidan; «eraikuntza iraunkor», jarri izatera, permanent construction ulertuko luke batek baino gehiagok); besteak dakarrena (jasangarri) sustainable eta bearable kontzeptuak argi ez bereiztea dakar (ikus Koldo Bigurik emandako adibideak).
Euskaltzaindia eta Terminologia Batzordea bat etorriko balira, bederen, jasangarri egingo litzaidake polisemia arrisku hori, eta nolabaiteko konponbideak bilatuko nizkioke, termino hori modaz noiz pasatuko zain. Baina, organo gailen horien artean ere desadostasuna izanik, «balia beza nork bere salbabidea» sentipena sortzen zait.
(Bazter ohartzat, esan dezadan hain ikuspegi ezberdinen arteko eztabaida hau, azalpenez ederki jantzia, guztiz interesgarria eta argigarria izaten ari zaidala. Hil edo bizikoagoak diren gaietan euskaldunon artean honela eztabaidatzea ohikoagoa bagenu, baldinbaitere!)
Ondo izan,
Xabier
_________________________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ
Tel.: 945 174 476
2013-02-18 18:10(e)an, Xabier Aristegieta(e)k idatzi zuen:
Erabat ados: guztiz irizpide subjektiboa da, eta hiztunek hitz horrekiko izan lezaketen abegikortasuna edo halakorik eza igartzeko ildo bat besterik ez da.
Bestetik, eta nik dakidala, "sostengagarri" inork ez du "baztertu" (are gutxiago "erabat" "baztertu"), ez eta intrinsekoki baztergarritzat jo ere.
Zer esanik ez, "xurgagailu"rekin batera aipaturikoen zerrendari dagokionez.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130219/439a095e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago