[itzul] "Productos Lácteos Sostenibles"
Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)
aixe a bildua ctv.es
As, Ots 19, 10:52:22, CET 2013
Tradizioan euskarak -/gagarri /bukaerari ihes egin ez diolakoan
nengoenez (nahiz eta gaur egungo zenbait belarritarako beharbada gogor
samarra egin), Orotarikora jo dut, eta ez dut «sostengarri» aurkitu
(beharbada bazter ezkuturen batean izango da); bai, ordea, «sostengari»
(/pilotari/ eta abarrek duten /-ari/ atzizkiarekin) eta, hara,
«sostengagarri»:
sostengagarri, sustengagarri (Urt).
/*1.*/ (Sust.). Sostén, puntal. "Adsita, susténgua, harróña,
premagárria, sustengagárria" Urt I 240.
/*2.*/ (Adj.). Soportable. Mereximentü handitako gerthatzen düzü
[bizitziaren karga],eta flakien ere [...] süstengagarriago eta
baliusago. Mst III 18, 2 (Ip egar ehi,Ol eramangarri, Leon arin).
Dezakegun neurri txikian bada ere, gaia argitze aldera...
Ondo izan,
Xabier
_________________________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ
Tel.: 945 174 476
2013-02-19 10:30(e)an, Agirre, Jesus Mª(e)k idatzi zuen:
>
> Nik ere egin dut nire ibilalditxoa, edukia eta sena uztartu nahirik:
>
> a) hasiera batean "eramangarri" eta "jasangarri" erabiltzen nituen
>
> b) gero Euskaltzaindiari men eginez "iraunkor"
>
> c) ondoren, konforme ez eta, "sostengagarri"rekin hasi nintzen
>
> d) baina ez zitzaidan funtzionala iruditu, eta linguistikoki "jator"
> jokatzeari utzi, eta zuzenean mailegu betea hartzea erabaki du,
> SOSTENIGARRI, sinpleena, argiena eta nire "sen onak" eskatua delako.
>
> Hor dago Orotarikon agertzen den "SOSTENGARRI" ere, eta hartuko nuke
> konbentziorik balego.
>
> Baten batek esango dit "hi beti gaztelaniaren morroi". Eta nik
> erantzuk "zer egingo zioat ba!, informazioa gaztelaniaz jasotzen diat
> samaldan, eta ahal bezala moldatzen saiatzen nauk; hori bai, eskrupulu
> gehigirik gabe, errealitatean bizitzen segitu nahi baitiat, ez fikzioan.
>
> Jesus Mari Agirre
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130219/9dd7d40b/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago