[itzul] "Productos Lácteos Sostenibles"

Agirre, Jesus Mª jm.agirre a bildua parlam.euskadi.net
As, Ots 19, 11:34:49, CET 2013


Arrazoi duk, Xabier. Gaizki irakurri diat: 'sostengari' duk, ez 'sostengarri'.

Jesus Mari

________________________________
Nork: Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) [mailto:aixe a bildua ctv.es]
Bidaltze-data: martes, 19 de febrero de 2013 10:52
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] "Productos Lácteos Sostenibles"


Tradizioan euskarak -gagarri bukaerari ihes egin ez diolakoan nengoenez (nahiz eta gaur egungo zenbait belarritarako beharbada gogor samarra egin), Orotarikora jo dut, eta ez dut «sostengarri» aurkitu (beharbada bazter ezkuturen batean izango da); bai, ordea, «sostengari» (pilotari eta abarrek duten -ari atzizkiarekin) eta, hara, «sostengagarri»:

sostengagarri, sustengagarri (Urt).

1. (Sust.). Sostén, puntal. "Adsita, susténgua, harróña, premagárria, sustengagárria" Urt I 240.

2. (Adj.). Soportable.  Mereximentü handitako gerthatzen düzü [bizitziaren karga], eta flakien ere [...] süstengagarriago eta baliusago. Mst III 18, 2 (Ip egar ehi, Ol eramangarri, Leon arin).

Dezakegun neurri txikian bada ere, gaia argitze aldera...

Ondo izan,

Xabier

_________________________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ

Tel.: 945 174 476



2013-02-19 10:30(e)an, Agirre, Jesus Mª(e)k idatzi zuen:
Nik ere egin dut nire ibilalditxoa, edukia eta sena uztartu nahirik:

a) hasiera batean "eramangarri" eta "jasangarri" erabiltzen nituen
b) gero Euskaltzaindiari men eginez "iraunkor"
c) ondoren, konforme ez eta, "sostengagarri"rekin hasi nintzen
d) baina ez zitzaidan funtzionala iruditu, eta linguistikoki "jator" jokatzeari utzi, eta zuzenean mailegu betea hartzea erabaki du, SOSTENIGARRI, sinpleena, argiena eta nire "sen onak" eskatua delako.

Hor dago Orotarikon agertzen den "SOSTENGARRI" ere, eta hartuko nuke konbentziorik balego.

Baten batek esango dit "hi beti gaztelaniaren morroi". Eta nik erantzuk "zer egingo zioat ba!, informazioa gaztelaniaz jasotzen diat samaldan, eta ahal bezala moldatzen saiatzen nauk; hori bai, eskrupulu gehigirik gabe, errealitatean bizitzen segitu nahi baitiat, ez fikzioan.

Jesus Mari Agirre

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130219/e615929f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago