[itzul] "Productos Lácteos Sostenibles"
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Ots 19, 14:25:13, CET 2013
Lasai, Xabier. Problemarik ez.
"Eutsigarri"ri dagokionez, ez zait batere komenigarria iruditzen hitz hori
"euskarri"ra birbideratzea:
Alde batetik, jakina, ez dadin nahas "euskarri"k jadanik badaukan esanahi
zehatzarekin (eta, horrela, "iraunkor"ekin daukagun problema bera sor).
Eta, bestetik, kontu fonetiko hauetan ez delako komenigarria, nire ustez,
arauak zurrun-zurrun betetzea. Euskaltzaindiak berak ere, iruditzen zait,
ez du beti horrela jokatzen. Adibidez, Hiztegi Batuan ez da soilik "hezle"
jasotzen; "hezitzaile" ere agertzen da.
Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)<aixe a bildua ctv.es> igorleak hau idatzi zuen
(2013 otsaila 19 09:44):
>
> Barkatu, Xabier, zure iritziaren aurka idatzi dudala iruditu bazaizu (ez
> zen nire asmoa, baina segur aski itxura hori emango nuen), nire parrastada
> *sostengagarri *kakofonikotzat jotzearen aurkakoa zen, behin baino
> gehiagotan plazaratu baita anatema hori. Azken batean, euskararen
> tradizioak dagoeneko *ernegagarri, frogagarri, mugagarri *eta abar eman
> baditu, ez diot inolako atarramenturik ikusten orain bat-batean bide hori
> ixteari (eta, diodan argi eta garbi, ez naiz zu bide hori ixten ari zarenik
> esaten ari).
>
> Gainerakoan, hauek dira nire arrazoibideak:
>
> 1. Terminologia Batzordeak azaldu zuenarekin bat nator: Euskaltzaindiak
> hobetsitako *iraunkor* erabiltzeak arazoak sortzen ditu, *sustainable *eta
> *permanent* kontzeptuak nahastea dakarrelako.
>
> 2. Koldo Bigurirekin bat nator: Terminologia Batzordeak proposatu duen *
> jasangarri** *erabiltzeak arazoak sortzen ditu, *sustainable *eta *
> bearable* kontzeptuak nahastea dakarrelako.
>
> 3. Proposatu diren gainerako aukeretatik:
>
> - *eutsigarri* eta *euskarri* gertuegi ez ote dauden nago (*Orotariko
> Euskal Hiztegia*k «*eutsigarri.* v. euskarri» oharra dakar).
>
> - *iraunbidezko* ederra da, baina ez dirudi erabilera handirik
> duenik, Interneten begiratuta (eta, nik uste, ez diegu zertan bilatu euskal
> baliokide ederrik, zein bere hizkuntzan hain ederrak ere ez diren *
> sustainable,** durable, sostenible* erdal adjektiboei).
>
> - *iraungarri *tradiziotik datorren adjektibo bat da, esanahi hauek
> dituena (*Orotariko Euskal Hiztegia*): 1. (Lo) que hace durar,
> mantenerse; medio para perseverar. 2. Duradero. "Estable" Añ. "Permanent"
> Dv. "Interminable. 3. Soportable.
> Erabilera baduela ageri da Interneten.
>
> - *sostengagarri* 1995az geroztik behintzat erabili izan da, gaur
> egun ere erabilera baduela ageri da Interneten, eta, esan bezala,
> euskararen legeei jarraituz egoki sortua da.
>
>
> Oso gai korapilatsua dela deritzot, hortaz: hiztegiko gaiak ebazteari
> dagokionez euskal organo gorena (Euskaltzaindia) eta arlo horretan itzal
> handienetakoa duen beste organo bat aurrez aurre ditugu. Batak dakarren
> aukera (*iraunkor*) nahasgarri da *sustainable *eta *permanent*kontzeptuak argi ez bereiztea dakarrelako (Terminologia Batzordeak emandako
> adibide zehatz eta ugariez gainera, aurrekoan «construcción sostenible»
> itzuli beharra egokitu zitzaidan; «eraikuntza iraunkor», jarri izatera, *permanent
> construction* ulertuko luke batek baino gehiagok); besteak dakarrena (*
> jasangarri*) *sustainable *eta *bearable* kontzeptuak argi ez bereiztea
> dakar (ikus Koldo Bigurik emandako adibideak).
>
> Euskaltzaindia eta Terminologia Batzordea bat etorriko balira, bederen,
> jasangarri egingo litzaidake polisemia arrisku hori, eta nolabaiteko
> konponbideak bilatuko nizkioke, termino hori modaz noiz pasatuko zain.
> Baina, organo gailen horien artean ere desadostasuna izanik, «balia beza
> nork bere salbabidea» sentipena sortzen zait.
>
> (Bazter ohartzat, esan dezadan hain ikuspegi ezberdinen arteko eztabaida
> hau, azalpenez ederki jantzia, guztiz interesgarria eta argigarria izaten
> ari zaidala. Hil edo bizikoagoak diren gaietan euskaldunon artean honela
> eztabaidatzea ohikoagoa bagenu, baldinbaitere!)
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> _________________________
>
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Biltzar Nagusiak, 11, behea
> 01010 GASTEIZ
>
> Tel.: 945 174 476
>
>
>
> 2013-02-18 18:10(e)an, Xabier Aristegieta(e)k idatzi zuen:
>
> Erabat ados: guztiz irizpide subjektiboa da, eta hiztunek hitz horrekiko
> izan lezaketen abegikortasuna edo halakorik eza igartzeko ildo bat besterik
> ez da.
>
> Bestetik, eta nik dakidala, "sostengagarri" inork ez du "baztertu" (are
> gutxiago "erabat" "baztertu"), ez eta intrinsekoki baztergarritzat jo ere.
>
> Zer esanik ez, "xurgagailu"rekin batera aipaturikoen zerrendari dagokionez.
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130219/1c7ad1b0/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago