[itzul] productos lácteos sostenibles
Joxe Mari Berasategi
jxmbera a bildua euskaltel.net
As, Ots 19, 18:50:44, CET 2013
Hitz guztiak ez dira neutralak; denek/askok/batzuk, sortzetik izaten
dute aire, kolore edo kutsuren bat, positiboenetik negatiboenera, eta
beste batzuei, erabilerak eransten die.
Demagun, hiruko gradazio sinple batean,
a-aire positiboa
b-kolore neutral antxekoa
c-kutsu negatiboa
Inkesta bat egin izan balitz 'jasangarri' hitza ikasi genuen garaian,
zeinetan kokatuko genuen 'jasangarri' hitza?
Nik neuk, galdetu izan balidate, ez nuen zalantzarik izango: kutsu
negatiboa.
Eztabaidan aipatu diren ordainez aparte, 'eramangarri'tik hurbil, baina
'portátil'en ordainaren behar gorriari beharriak ikusiz-edo, niri
belarriak agintzen zidan 'eramateko moduko' (Zeaman 'eamateko mookoa'),
bistan denez arrakasta izateko inolako aukerarik gabea, nola egituraz,
hala luzearen luzez.
Ordea, 'sustainable/sostenible' horrek, niretzat, aire positiboa du.
Bestalde, ez dakit ondo harrapatu dudan (txosten eta dokumentu asko lotu
baitira eztabaidara), baina uste dut norbaitek proposatu zuela
Euskaltzaindiari proposatzea 'iraungarri', hark erabakitako 'iraunkor'
hitzetik hurbilago egonik-edo. Proposatu zitzaion? Erantzun du?
Askotan etortzen zaigu gogora Forgesen aspaldiko hura; hona, nola-hala
itzulita. (irudikatu bi amona zahar, errosarioa eskuan, paseoan).
Bietako batek dio: 40 urte 'pinikula' esaten ezin ikasita eta orain,
berriz, 'flin' esan behar omen da.
Joxe Mari Berasategi
Gasteiz
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago