[itzul] productos lácteos sostenibles
martin-rezola a bildua ivap.es
martin-rezola a bildua ivap.es
Ost, Ots 20, 08:06:49, CET 2013
Une honetan, nire ustez, eztabaida ez da gramatikaren edo semantikaren alorrekoa, adostasun eta estandarizazio (edo ofizializazio) estrategien eremukoa baizik.
Datuak ikusita, Alfontsok aipatu duen Terminologia Batzordearen erabakia da nik egingo nukeen aukera. Diziplinagatik, batasunaren izenean eta "jasangarri"-k egin duen tradiziotxoaren amoreagatik.
Gustatu nahiz ez gustatu, Batzordean hori erabaki badute, Ingurumen Hiztegian hala jasotzen bada eta horretan dabiltzan adituak horren alde badaude, niretzat aski da.
Zergatik ez "men egin", orduan, Euskaltzaindiaren erabakiari? Bada, maila horretako hizkera berezituan Euskaltzaindiak ez duelako azken hitza (Espanian RAEk ez duen bezala, nik uste). Eta ez litzateke lehenengo kasua izango Euskaltzaindiak sistema oso bat hankaz gora jartzen duena, hitz teknikoren bat Hiztegi Batuan irizpide sistematikorik gabe sartzen duenean.
Martin
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago