[itzul] Política de contención de gastos

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Ots 21, 19:51:55, CET 2013


Ohar labur bat besterik ez: azkenaldi honetan, behin baino gehiagotan
suertatu zait topo egitea "eutsi" aditzarekin, gaztelaniazko "contención"
hori adierazteko.

Printzipioz, okerra iruditzen zait, nik behintzat "eutsi"ri hartzen diodan
zentzua positiboa-edo delako, hau da, zerbait mantentzearena, gutxitu ez
dadin (adibidez, "inbertsioei eutsi", "mantener  las inversiones").

Horregatik, "gastuei eusteko politika" irakurtzean, nik horren atzean
ulertzen dudan ideia da "ez daitezela gastuak gutxitu, eutsi gastuei",
nahiz eta, egiazki, kontrakoa esan nahi den ("gelditu gastu-igoera, ez
daitezen handitu"), non eta hori ez den zeharo eufemistikoki esaten
gastu-jaitsiera peto-peto bat mozorrotzeko.

Horrela, ba, zer itzulpen iruditzen zaizue egokiena? "Gastuak mugatzeko
politika", adibidez? Garai honetan askotan erabiltzen den espresioa da, eta
komeniko litzateke horren itzulpenean ados jar gaitezen.

Ondo izan.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130221/a6bf9864/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago