[itzul] Política de contención de gastos
Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)
aixe a bildua ctv.es
Or, Ots 22, 06:54:34, CET 2013
Egokiagoa dirudi /gastuak mugatzea/ hori /limitation of costs
/kontzeptua
(http://ora.stanford.edu/ora/osr/project_monitoring/limit_cost_fund.asp)
itzultzeko gordetzea.
Bestalde, /contención del gasto/ terminoa (/cost containment,/
ingelesez:
http://www.businessdictionary.com/definition/cost-containment.html)
Euskaltermen /gastuaren euspen/ dator itzulita. Egia da zuk diozun arazo
hori sortzen duela /euspen/ izenetik atzera aditz formetara etorriz
gero. Nik, oztopo hori aurkitu dudanetan, honela gainditu dut: aditza
behar dudanean, termino horri /egin/ erantsita (adibidez: /Udalak
gastuaren euspena egitea erabaki du/). Horrela, /gastuari eutsi/
erabiliz gero sortuko litzatekeen /gastua mantendu/ ulertzeko arrisku
horri ihes egitea lortu dut, agertu zaidan guztietan.
Mezuaren gaian datorren izen sintagmari dagokionez, honela itzuliko
nuke: /gastuaren euspeneko politika/ (termino finkatua, berez,
/contención del gasto/// baita, eta ez /contención de gastos/, Googlek
erakusten digunez).
Ondo izan,
Xabier
_________________________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ
Tel.: 945 174 476
/
/2013-02-21 19:51(e)an, Xabier Aristegieta(e)k idatzi zuen:
> Ohar labur bat besterik ez: azkenaldi honetan, behin baino gehiagotan
> suertatu zait topo egitea "eutsi" aditzarekin, gaztelaniazko
> "contención" hori adierazteko.
> Printzipioz, okerra iruditzen zait, nik behintzat "eutsi"ri hartzen
> diodan zentzua positiboa-edo delako, hau da, zerbait mantentzearena,
> gutxitu ez dadin (adibidez, "inbertsioei eutsi", "mantener las
> inversiones").
> Horregatik, "gastuei eusteko politika" irakurtzean, nik horren atzean
> ulertzen dudan ideia da "ez daitezela gastuak gutxitu, eutsi gastuei",
> nahiz eta, egiazki, kontrakoa esan nahi den ("gelditu gastu-igoera, ez
> daitezen handitu"), non eta hori ez den zeharo eufemistikoki esaten
> gastu-jaitsiera peto-peto bat mozorrotzeko.
> Horrela, ba, zer itzulpen iruditzen zaizue egokiena? "Gastuak
> mugatzeko politika", adibidez? Garai honetan askotan erabiltzen den
> espresioa da, eta komeniko litzateke horren itzulpenean ados jar gaitezen.
> Ondo izan.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130222/a729199d/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago