[itzul] Política de contención de gastos

xabier-pascual a bildua ej-gv.es xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Or, Ots 22, 08:07:22, CET 2013


Antzekoa da barra-barra irakurtzen eta entzuten ari garen beste hau ere: (medidas de o políticas de) consolidación fiscal. Horren atzean dagoena defizit publikoa gutxitzea da, baina ez dakit gaztelaniaz ondo eratuta dagoen. Azken batean, consolidar aditzak ez dauka zerikusirik gutxitzearekin, are gutxiago ekonomian. Izatekotan, kontrako esanahia dauka: el Barça se consolida como líder esaldiak esan nahi du gero eta sendoago dagoela lehen postuan, ez indarra edo nagusitasuna galdu duela.

 

RAE:

consolidar.

(Del lat. consolidāre).

1. tr. Dar firmeza y solidez a algo.

2. tr. Convertir un crédito o una deuda provisional en definitiva y estable.

3. tr. Reunir, volver a juntar lo que antes se había quebrado o roto, de modo que quede firme.

4. tr. Asegurar del todo, afianzar más y más algo, como la amistad, la alianza, etc.

5. tr. Econ. Integrar en uno solo los balances de una sociedad matriz con los de sus empresas filiales.

6. prnl. Der. Reunirse en un sujeto atributos de un dominio antes disgregado

 

Nik defizita murrizteko neurriak, politikak edo erabakiak (besteak beste) erabiltzen dut, baina batzutan nekosoa zait, askotan errepikatzen denean.

 

Xabier Pascual Jimenez

 

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritza

945 01 90 56

Nahi baduzu, euskaraz jarraituko dugu.

________________________________

De: Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) [mailto:aixe a bildua ctv.es] 
Enviado el: viernes, 22 de febrero de 2013 6:55
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Política de contención de gastos

 


Egokiagoa dirudi gastuak mugatzea hori limitation of costs kontzeptua (http://ora.stanford.edu/ora/osr/project_monitoring/limit_cost_fund.asp) itzultzeko gordetzea.

Bestalde, contención del gasto terminoa (cost containment, ingelesez: http://www.businessdictionary.com/definition/cost-containment.html) Euskaltermen gastuaren euspen dator itzulita. Egia da zuk diozun arazo hori sortzen duela euspen izenetik atzera aditz formetara etorriz gero. Nik, oztopo hori aurkitu dudanetan, honela gainditu dut: aditza behar dudanean, termino horri egin erantsita (adibidez: Udalak gastuaren euspena egitea erabaki du). Horrela, gastuari eutsi erabiliz gero sortuko litzatekeen gastua mantendu ulertzeko arrisku horri ihes egitea lortu dut, agertu zaidan guztietan.

Mezuaren gaian datorren izen sintagmari dagokionez, honela itzuliko nuke: gastuaren euspeneko politika (termino finkatua, berez, contención del gasto baita, eta ez contención de gastos, Googlek erakusten digunez).

Ondo izan,

Xabier

_________________________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ

Tel.: 945 174 476



2013-02-21 19:51(e)an, Xabier Aristegieta(e)k idatzi zuen:

	Ohar labur bat besterik ez: azkenaldi honetan, behin baino gehiagotan suertatu zait topo egitea "eutsi" aditzarekin, gaztelaniazko "contención" hori adierazteko.

	 

	Printzipioz, okerra iruditzen zait, nik behintzat "eutsi"ri hartzen diodan zentzua positiboa-edo delako, hau da, zerbait mantentzearena, gutxitu ez dadin (adibidez, "inbertsioei eutsi", "mantener  las inversiones").

	 

	Horregatik, "gastuei eusteko politika" irakurtzean, nik horren atzean ulertzen dudan ideia da "ez daitezela gastuak gutxitu, eutsi gastuei", nahiz eta, egiazki, kontrakoa esan nahi den ("gelditu gastu-igoera, ez daitezen handitu"), non eta hori ez den zeharo eufemistikoki esaten gastu-jaitsiera peto-peto bat mozorrotzeko.

	 

	Horrela, ba, zer itzulpen iruditzen zaizue egokiena? "Gastuak mugatzeko politika", adibidez? Garai honetan askotan erabiltzen den espresioa da, eta komeniko litzateke horren itzulpenean ados jar gaitezen.

	 

	Ondo izan.

	 

	 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130222/bf2f840a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago