[itzul] Gogo-aldarteez

Iker Zaldua Zabalua iker-zaldua a bildua hotmail.com
Al, Ots 25, 11:14:40, CET 2013


Kaixo Amaia:
Goierriko zenbait lekutan norbait bajo dagoenean apal dagoela esaten dugu. Dena den, ez dakit ahozkoaz aparte, erabilera eta zilegitasun handirik duen horrek.
Gogo-aldarte apala litzateke kasu honetan.
Iker
 



Date: Mon, 25 Feb 2013 10:02:08 +0000
From: amaiatxo a bildua yahoo.es
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: [itzul] Gogo-aldarteez



Egun on:


Psikofarmakologiako lan baten zuzenketa-lanetan ari naiz, eta zalantza bat sortu zait.
Autoreak adierazi nahi du depresioetan gogo-aldartea aldatzen dela, eta  gogo-aldarte "baxua" erabiltzen du gaztelaniazko "estado de ánimo bajo" esateko. Uste dut denok ulertzen dugula zer esan nahi duen, baina nola eman hori euskaraz?


Eskerrik asko.


Amaia


 		 	   		  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130225/002e35e7/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago