[itzul] Gogo-aldarteez
AITOR
aitor a bildua lete.net
Al, Ots 25, 12:14:34, CET 2013
Kaixo, Amaia,
niri "ANIMOZ EROYA DABIL" modukoak egiten zaizkit ezagunak, GOGO-ALDARTEA ERORI, GOGO-ALDARTEA ERORTZEA ERAGITEN DU...?
Aitor
----- Original Message -----
From: p-etxezarraga a bildua ivap.es
To: amaiatxo a bildua yahoo.es ; itzul a bildua postaria.com
Sent: Monday, February 25, 2013 11:20 AM
Subject: Re: [itzul] Gogo-aldarteez
Nik inoiz entzuna dut, hori adierazteko, "beheraldia izan", "behea jota egon" (hau uste dut milan handiagoa dela). Egia esan, halaxe entzuna dut, tarteko barik, "gogo" eta antzeko barik.
------------------------------------------------------------------------------
De: Amaia Lasheras [mailto:amaiatxo a bildua yahoo.es]
Enviado el: lunes, 25 de febrero de 2013 11:02
Para: L Itzu
Asunto: [itzul] Gogo-aldarteez
Egun on:
Psikofarmakologiako lan baten zuzenketa-lanetan ari naiz, eta zalantza bat sortu zait.
Autoreak adierazi nahi du depresioetan gogo-aldartea aldatzen dela, eta gogo-aldarte "baxua" erabiltzen du gaztelaniazko "estado de ánimo bajo" esateko. Uste dut denok ulertzen dugula zer esan nahi duen, baina nola eman hori euskaraz?
Eskerrik asko.
Amaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130225/5f318b9b/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago