[itzul] Argazkia deskribatzen (Bultzi-leiotik)
Irizar, Ander
airizar a bildua parlamentodenavarra.es
Ost, Urt 16, 09:27:54, CET 2013
Lizardiren "Bultzi-leiotik": http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/L/LizardiBiotz009.htm
De: martin-rezola a bildua ivap.es [mailto:martin-rezola a bildua ivap.es]
Enviado el: miércoles, 16 de enero de 2013 8:48
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Argazkia deskribatzen
Eskerrik asko, Petritrena ;-).
Nik ere izan dut gogoan zuk diozun hori, baina azkenean balekotzat jo dut.
Beste zalantza bat ere izan dut: Lizardiren izena jarri ala ez. Hasieran, ez zela behar pentsatu dut. Alegia, poemaren izena huts-hutsik jarrita, aski behar zuela jokoa harrapatzeko. Gero pentsatu dut agian zenbaitzuek ez zutela berehalakoan identifikatuko "Bultzi leihotik" (edo "leiotik") hori. Eta pistaren bat ematea egokiagoa iruditu zait: X. Lizardi, Benito Lertxundi, "Oi lur. Oi lur..."... Eta hortxe trenkatu dut auzia, Lizardi parentesi artean eta kitto. Izan ere, ez dakit oso ondo, oro har, nola dugun hornituta kultur erreferetzien ganbara euskaraz. Gure artean bai, seguru aski, ez da arazorik; baina joan zaitez kalera, institutu batera..., eta kontatu pasadizoa. Ez dut uste oso esportagarria izango litzatekeenik.
Martin
________________________________
Nork: Patxi Petrirena [mailto:petrirena a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: asteartea, 2013.eko urtarrilak 15 23:44
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Argazkia deskribatzen
Gabon!
Argibidetxo bat eta iruzkin bat (lankideek esan didate ez zaidala ulertu): goizean esan dudan "ooonaaa" hori ez ez zen nire deskribapena ;-) baizik eta Martin Rezolaren "Bultzi leihotik" erantzun nire ustez antologikoak eragin didan erreakzioa. Girotuta nengoen ordurako Ramonen "Jo du" eta Anderren "jode" horiekin ;-) eta Martinena, ba hori... momentu magiko horietako bat izan da.
Egia da "bultzia" beharko lukela gure kasurako, baina lizentzia bat har genezake oihartzun zoragarri hori zilegitzeko, ez? Esate baterako, izen berezi moduan irudikatzea hor Bultzi (gutxi erabilia denez), edo... ondarrueraz pentsatzea une batez, ez?
Zer diozu, Xabier?
Ongi izan!
Patxi
2013/1/15 Patxi Petrirena Alzuguren <p.petrirena a bildua elhuyar.com<mailto:p.petrirena a bildua elhuyar.com>>
Ooooooooooonaaaaaaaaaa!!!!!
2013/1/15 <martin-rezola a bildua ivap.es<mailto:martin-rezola a bildua ivap.es>>
"Bultzi leihotik" (X. Lizardi)
Martin
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130116/980d5aa5/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago