[itzul] Argazkia deskribatzen (Bultzi-leiotik)

Garikoitz Etxebarria garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Ost, Urt 16, 09:37:39, CET 2013


Lizardi kantari: http://www.youtube.com/watch?v=TVhD6s03Ws0


Garikoitz

El 16/01/2013 9:27, Irizar, Ander escribió:
>
> Lizardiren "Bultzi-leiotik": 
> http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/L/LizardiBiotz009.htm
>
> *De:*martin-rezola a bildua ivap.es [mailto:martin-rezola a bildua ivap.es]
> *Enviado el:* miércoles, 16 de enero de 2013 8:48
> *Para:* itzul a bildua postaria.com
> *Asunto:* Re: [itzul] Argazkia deskribatzen
>
> Eskerrik asko, Petritrena ;-).
>
> Nik ere izan dut gogoan zuk diozun hori, baina azkenean balekotzat jo dut.
>
> Beste zalantza bat ere izan dut: Lizardiren izena jarri ala ez. 
> Hasieran, ez zela behar pentsatu dut. Alegia, poemaren izena 
> huts-hutsik jarrita, aski behar zuela jokoa harrapatzeko. Gero 
> pentsatu dut agian zenbaitzuek ez zutela berehalakoan identifikatuko 
> "Bultzi leihotik" (edo "leiotik") hori. Eta pistaren bat ematea 
> egokiagoa iruditu zait: X. Lizardi, Benito Lertxundi, "Oi lur. Oi 
> lur..."... Eta hortxe trenkatu dut auzia, Lizardi parentesi artean eta 
> kitto. Izan ere, ez dakit oso ondo, oro har, nola dugun hornituta 
> kultur erreferetzien ganbara euskaraz. Gure artean bai, seguru aski, 
> ez da arazorik; baina joan zaitez kalera, institutu batera..., eta 
> kontatu pasadizoa. Ez dut uste oso esportagarria izango litzatekeenik.
>
> Martin
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> *Nork:*Patxi Petrirena [mailto:petrirena a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* asteartea, 2013.eko urtarrilak 15 23:44
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* Re: [itzul] Argazkia deskribatzen
>
> Gabon!
>
> Argibidetxo bat eta iruzkin bat (lankideek esan didate ez zaidala 
> ulertu): goizean esan dudan "ooonaaa" hori ez ez zen nire deskribapena 
> ;-) baizik eta Martin Rezolaren "Bultzi leihotik" erantzun nire ustez 
> antologikoak eragin didan erreakzioa. Girotuta nengoen ordurako 
> Ramonen "Jo du" eta Anderren "jode" horiekin ;-) eta Martinena, ba 
> hori... momentu magiko horietako bat izan da.
>
> Egia da "bultzia" beharko lukela gure kasurako, baina lizentzia bat 
> har genezake oihartzun zoragarri hori zilegitzeko, ez? Esate baterako, 
> izen berezi moduan irudikatzea hor Bultzi (gutxi erabilia denez), 
> edo... ondarrueraz pentsatzea une batez, ez?
>
> Zer diozu, Xabier?
>
> Ongi izan!
>
> Patxi
>
> 2013/1/15 Patxi Petrirena Alzuguren <p.petrirena a bildua elhuyar.com 
> <mailto:p.petrirena a bildua elhuyar.com>>
>
> Ooooooooooonaaaaaaaaaa!!!!!
>
> 2013/1/15 <martin-rezola a bildua ivap.es <mailto:martin-rezola a bildua ivap.es>>
>
>     "Bultzi leihotik" (X. Lizardi)
>
>     Martin
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130116/be22405d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago