[itzul] Nola eman euskaraz trueque / intercambio

Ander Altuna-UEU a.altuna a bildua ueu.org
Or, Urt 18, 12:11:55, CET 2013


Dionisioren galdera irakurri eta gero, kontsulta arin batzuk egin eta 
pentsatzen dut 'trueque' eta 'intercambio' funtsean sinonimoak direla.

Honelaxe definitzen dute batzuek: forma ancestral de comercio que 
consiste en el intercambio directo de unos 
bienes<http://portal.lacaixa.es/apl/buscador/index_es.html?q=bienes&site=Par_es%7CEmp_es> 
por otros sin la utilización de otro medio de pago. Hots, garai bateko 
(gaur egun ez da oso ohikoa) merkataritza modu bat zen: nire gazta zure 
ogiaren truke. Gaur egun umeek futboleko kromoak elkarri trukatzen edo 
aldatzen dizkiote, eta esango nuke gaztelaniaz horri ez zaiola 'trueque' 
esaten, 'cambiar' edo 'intercambiar cromos' baino.

Gaur egun 'intercambio de activos' eta antzekoak entzuten ditugu, eta ez 
'trueque de activos' nahiz funtsean gauza bera izan. Beharbada 'trueque' 
merkataritza modu (zahar) jakin batekin dago lotuago, eta 'intercambio' 
orokorragoa da.

Euskaraz, lehenengo zalantza da ea 'elkartruke' erabili behar den ala ez 
(eta ez 'truke'). Gero, 'truke', 'trukatze', 'trukada' ditugu.






or., 2013.eko urtren 18a 11:26(e)an, Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar 
(Itzultzailea:NAO/BON)(e)k idatzi zuen:
>
> Xabierrek arrazoi du, argitu beharra dago hitz horiei zer esanahi 
> ematen zaien. Ekonomian, gaztelaniaz, "trueque" esaten zaio dirua 
> tartean ez duen hartu-eman ekonomikoari, beraz "intercambio" mota 
> jakin bat da.
>
> Bestetik, testuinguru batzuetan behintzat (gauza eta zerbitzuak 
> dirurik erabili gabe trukatzen dituzten elkarteetan, adibidez), uste 
> dut "intercambio" gehiago erabiltzen dela /lanak, orduak, mesedeak, 
> zerbitzuak/ eta halakoak trukatzen direnean eta "trueque", berriz, 
> /gauza fisikoak /trukatzen direnean.
>
> Itziar
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> *De:*Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Enviado el:* viernes, 18 de enero de 2013 10:50
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* Re: [itzul] Nola eman euskaraz
>
> Batxilergoko ikasle nintzela, natur zientzien ikasgaian esplikatzen 
> zitzaigun ezen biriketan oxigenoaren eta karbono-dioxidoaren 
> "elkarraldaketak" egiten direla. Hitz polita iruditzen zait. Dena den, 
> eta itzulpen-erabaki irmorik hartu aurretik, argitu beharko litzateke 
> zein diren "trueque" eta "intercambio" ri ematen zaizkien esanahi 
> zehatzak.
>
> Dionisio Amundarain Sarasola<dioni a bildua facilnet.es 
> <mailto:dioni a bildua facilnet.es>> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 
> 16 20:40):
>
> Ekonomian gaztelaniazko "trueque" eta "intercambio" bi gauza omen 
> dira. Norbaitek argibiderik bat euskaraz txukun samar emateko? Lantxo 
> baten egileek "truke" eta "elkartruke" erabili dituzte, ez dakit 
> zeinek zer ordezteko. Esker mila. DIONISIO
>


-- 
Ander sinadura

Ondo izan,

Ander Altuna Gabiola
Hizkuntza arduraduna

UEU logoa

Bilboko Egoitza Soziala
Erribera 14, 1.D
48005 BILBO
Tel.: 94 679 05 46
Faxa: 94 479 30 39
a.altuna a bildua ueu.org <mailto:a.altuna a bildua ueu.org>

www.ueu.org <http://www.ueu.org>

	

UEU40:
lau hamarkada
euskara
eta
Unibertsitatearen
alde lanean

Lege oharra

Mezu elektroniko honetan, eta, hala badagokio, bere fitxategi 
erantsietan, hartzaileari soilik zuzendutako isilpeko informazioa dago. 
Debekatuta dago informazio hori zabaldu, kopiatu eta beste pertsonen 
artean banatzea, Udako Euskal Unibertsitatearen baimen idatzirik gabe. 
Akatsen batengatik mezu hau jaso baduzu, jakinarazi mesedez, mezua 
igorlearen helbidera birbidaliz.

DBLOn ezarritakoaren arabera, Udako Euskal Unibertsitateak datu 
pertsonalen isilpeko tratamendua bermatzeko beharrezko neurriak hartzen 
ditu. Halaber, zure datuak fitxategi batean daudela jakinarazi nahi 
diguzu, zure harremana mantentzeko. Eskubidea daukazu datuok begiratu, 
zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko, helbide honetan: Erribera Kalea 14, 
48005 Bilbo, Bizkaia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130118/749b58bc/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ueu_logo_berria.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3889 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130118/749b58bc/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago