[itzul] Nola eman euskaraz trueque / intercambio
Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar (Itzultzailea:NAO/BON)
idiezdes a bildua cfnavarra.es
Or, Urt 18, 11:26:19, CET 2013
Xabierrek arrazoi du, argitu beharra dago hitz horiei zer esanahi ematen zaien. Ekonomian, gaztelaniaz, "trueque" esaten zaio dirua tartean ez duen hartu-eman ekonomikoari, beraz "intercambio" mota jakin bat da.
Bestetik, testuinguru batzuetan behintzat (gauza eta zerbitzuak dirurik erabili gabe trukatzen dituzten elkarteetan, adibidez), uste dut "intercambio" gehiago erabiltzen dela lanak, orduak, mesedeak, zerbitzuak eta halakoak trukatzen direnean eta "trueque", berriz, gauza fisikoak trukatzen direnean.
Itziar
________________________________
De: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Enviado el: viernes, 18 de enero de 2013 10:50
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Nola eman euskaraz
Batxilergoko ikasle nintzela, natur zientzien ikasgaian esplikatzen zitzaigun ezen biriketan oxigenoaren eta karbono-dioxidoaren "elkarraldaketak" egiten direla. Hitz polita iruditzen zait. Dena den, eta itzulpen-erabaki irmorik hartu aurretik, argitu beharko litzateke zein diren "trueque" eta "intercambio" ri ematen zaizkien esanahi zehatzak.
Dionisio Amundarain Sarasola<dioni a bildua facilnet.es<mailto:dioni a bildua facilnet.es>> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 16 20:40):
Ekonomian gaztelaniazko "trueque" eta "intercambio" bi gauza omen dira. Norbaitek argibiderik bat euskaraz txukun samar emateko? Lantxo baten egileek "truke" eta "elkartruke" erabili dituzte, ez dakit zeinek zer ordezteko. Esker mila. DIONISIO
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130118/b4595383/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago