[itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!
Amaia Lasheras
amaiatxo a bildua yahoo.es
Or, Urt 25, 09:45:52, CET 2013
Aspaldiko, Junkal!
Gure inguruan ere, mugatua erabiltzen da eta hiztunek bestea okertzat joko lukete.
Zehazkin
eta Elhuyarren agertzen diren adibideetan ere, mugatua agetzen da,
baina oker ez banago, adibide horietan izenaren ondotik adjektiboa
agertzen da: Zer ikuspegi ederra! edo Zein lore polita!
Zure lankideek kasu horretan ere mugagabea erabiltzen dute? Hau da: Zer ikuspegi eder! edo Zein lore polit!
Ongi-ongi izan.
Amaia
________________________________
De: junkal elizalde <junkal.elizalde a bildua gmail.com>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: Viernes 25 de enero de 2013 9:08
Asunto: [itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!
Egun on denoi,
Nola behar dute euskara batuan harridurazko esaldi horiek?
Nafarroa aldean mugatua erabiltzen dugu, Leitzan bai behintzat (ze mina, ze belarritakoak, ze mozkorra...).
Gure lankide zumaiar eta zertoarrek, ordea, mugagabea erabiltzen dute (ze min, ze belarritako, ze mozkor, etab.), eta mugatua oso arrotza egiten zaiela diote.
Biak dira zuen ustez onargarriak? Dialekto kontua izanen da?
Eskerrik asko aldez aurretik,
Junkal
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/faa672f9/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago