[itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Or, Urt 25, 10:02:36, CET 2013
Nire belarrien oroimenak huts egiten ez badit, mugaz honaindiko hizkeretan
behintzat, Azpeitia aldean bakarrik erabiltzen da halakoetan mugagabea
(Zumairaino?).
Nik ezagutzen ditudan beste guztietan, esklamazioaren marka ezinbestekoa da
artikulua, doinuarekin batera:
Zer langile?
Zer langilea!
Amaia Lasheras<amaiatxo a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila
25 09:45):
> Aspaldiko, Junkal!
>
> Gure inguruan ere, mugatua erabiltzen da eta hiztunek bestea okertzat joko
> lukete.
> Zehazkin eta Elhuyarren agertzen diren adibideetan ere, mugatua agetzen
> da, baina oker ez banago, adibide horietan izenaren ondotik adjektiboa
> agertzen da: Zer ikuspegi ederra! edo Zein lore polita!
>
> Zure lankideek kasu horretan ere mugagabea erabiltzen dute? Hau da: Zer
> ikuspegi eder! edo Zein lore polit!
>
> Ongi-ongi izan.
>
> Amaia
>
> ------------------------------
> *De:* junkal elizalde <junkal.elizalde a bildua gmail.com>
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Enviado:* Viernes 25 de enero de 2013 9:08
> *Asunto:* [itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!
>
> Egun on denoi,
>
> Nola behar dute euskara batuan harridurazko esaldi horiek?
>
>
> Nafarroa aldean mugatua erabiltzen dugu, Leitzan bai behintzat (ze mina,
> ze belarritakoak, ze mozkorra...).
>
> Gure lankide zumaiar eta zertoarrek, ordea, mugagabea erabiltzen dute (ze
> min, ze belarritako, ze mozkor, etab.), eta mugatua oso arrotza egiten
> zaiela diote.
>
> Biak dira zuen ustez onargarriak? Dialekto kontua izanen da?
>
> Eskerrik asko aldez aurretik,
>
> Junkal
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/71379ef2/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago