[itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!

martin-rezola a bildua ivap.es martin-rezola a bildua ivap.es
Or, Urt 25, 10:01:29, CET 2013


Ze arraroa, Junkal. Niri ere mugatuak ateratzen zaizkit harridurazko horiek. Baina nahasbidea uler dezaket zenbaitetan:

 

Ze etxe?

 

Ze etxea!

 

Ze etxe [eta etxeondo]!!!!

 

Martin

 

________________________________

Nork: junkal elizalde [mailto:junkal.elizalde a bildua gmail.com] 
Bidaltze-data: ostirala, 2013.eko urtarrilak 25 09:09
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!

 

Egun on denoi,

Nola behar dute euskara batuan harridurazko esaldi horiek?


Nafarroa aldean mugatua erabiltzen dugu, Leitzan bai behintzat (ze mina, ze belarritakoak, ze mozkorra...).

Gure lankide zumaiar eta zertoarrek, ordea, mugagabea erabiltzen dute (ze min, ze belarritako, ze mozkor, etab.), eta mugatua oso arrotza egiten zaiela diote.

Biak dira zuen ustez onargarriak? Dialekto kontua izanen da?

Eskerrik asko aldez aurretik,

Junkal

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/5fd9e35a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago