[itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Urt 25, 11:39:47, CET 2013


Mendebaldean, Zer + adj. + art., hau da, 'Ze polita!'.

 

Baina izena sartuz gero, 'Zelako': 'Zelako etxea!', 'Zelako etxe
polita!' Beti artikuluarekin.

 

Dena dela, kontuan izan euskara batuan 'ze' lagunartekoa dela, eta 'zer'
edo 'zein' hobesten direla.

 

HB: 

ze 2 1 Lgart. h. ezen; zeren 2 Lgart. h. zer; zein

 

 

 

 

________________________________

Nork: junkal elizalde [mailto:junkal.elizalde a bildua gmail.com] 
Bidaltze-data: viernes, 25 de enero de 2013 9:09
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!

 

 

Egun on denoi,

Nola behar dute euskara batuan harridurazko esaldi horiek?


Nafarroa aldean mugatua erabiltzen dugu, Leitzan bai behintzat (ze mina,
ze belarritakoak, ze mozkorra...).

Gure lankide zumaiar eta zertoarrek, ordea, mugagabea erabiltzen dute
(ze min, ze belarritako, ze mozkor, etab.), eta mugatua oso arrotza
egiten zaiela diote.

Biak dira zuen ustez onargarriak? Dialekto kontua izanen da?

Eskerrik asko aldez aurretik,

Junkal

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/c6ecd53a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago